Taxon
Itxura
Taxona biologiako sailkapenean edo taxonomian, oinarrizko unitateetariko bakoitza da. Taxonak hierarkia baten arabera antolatzen dira erreinutik subespeziera. Taxon bakoitzak hainbat azpitaxon izan ohi ditu, normalean, bere azpiko hierarkia-mailan.
Protistoei, landareei eta animaliei dagokienez, badira taxon batzuk orokorki onartzen direnak. Hauek dira hierarkiaren arabera, goreneko mailatik apalenera: erreinua, suberreinua, filuma (landareetan, dibisioa), subfiluma, klasea, subklasea, ordena, superfamilia, familia, subfamilia, tribua, generoa, subgeneroa, espeziea eta subespeziea.
Espezieen arteko bereizkuntzak adierazteko izen asko dira, baina ez dira taxontzat hartzen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.