Ambroise Thomas
Itxura
Ambroise Thomas (Metz, Frantzia, 1811eko abuztuak 5a - Paris, Frantzia, 1896ko otsailaren 12a) frantses musikagilea izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Parisko kontserbatorioan egin zituen ikasketak. 1832. urtean Erromako saria irabazi zuen. Ballet batzuk idatzi zituen Parisko operarako, baina 1840. urtetik aurrera opera komikoa landu zuen batez ere. Arrakasta handia lortu zuen Mignon (1866) eta Hamlet (1868) operekin.
1852. urtetik aurrera, Parisko kontserbatorioko konposizio-irakasle izan zen, eta 1871. urtetik aurrera, zuzendari.
Idatzi zituen beste lan aipagarri batzuk: Raymond (1851), Le carnaval de Venise (1857), Françoise de Rimini (1882) operak; korurako lanak, ganbera-musika eta abestiak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ambroise Thomas |