Edukira joan

Antsoain (Untzitibar)

Koordenatuak: 42°43′40″N 1°30′50″W / 42.72789°N 1.51386°W / 42.72789; -1.51386
Wikipedia, Entziklopedia askea
Antsoain
 Nafarroa GaraiaEuskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa Garaia
EskualdeaPirinioaurrea
UdalerriaUntzitibar
Administrazioa
Motaherri hustu
Izen ofizialaAntsoain
Posta kodea31422
Herritarraantsoaindar, santsoaindar
Geografia
Koordenatuak42°43′40″N 1°30′50″W / 42.72789°N 1.51386°W / 42.72789; -1.51386
Garaiera547 metro
Distantzia18,2 km (Iruñetik)

Antsoain[1][a] edo Santsoain Andurra[b] Untzitibar udalerriko herri hustu bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Pirinioaurrea eskualdean.

1366n jada despopulatu bezala agertzen zen. Bere lurrak Untzitibarreko Udalara pasa ziren.

Bertako biztanleak antsoaindarrak edo santsoaindarrak ziren.

Antsoain edo Santsoain Andurra toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]

  • Sansoaing (1061)
  • Sansoain (1094)
  • Sansoain de Atea (1178)
  • Sansuen (1197)
  • Saynsoayn (1270)
  • Sansoayn (1366)
  • Ansoain (1534)
  • Ansoain (1800)
  • Ansoain (1945)
  • Antsoain (1996)

Antsoain Untzitibarrran dago.

Inguru naturala eta kokapena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Untzitibar Zangozako merindadearen ekialdean kokatzen da. NA-234 errepideak ibar osoa zeharkatzen du. Iruñerriko gune metropolitarraren ekialdera dago. Udaletxea Untzitin dago. Erliebe ertaingo ibarra da. Itzaga mendiaren magalean dago, ibarbide emankor eta laua eratuz, eta, ondoren, mendilerro menditsu bat.

Untzitibarrek klima azpimediterraneoa dauka, eta urteko batez besteko tenperatura aldakorra da, 12 gradu herrigunean eta 10 herriko gunerik menditsuenetan. Prezipitazioak nahiko urriak dira udan baina ugariak gainontzeko urtaroetan, guztira 950mm inguru jausten dira urtero 110 egunetan.

Udalerriko landarediaren erdia baino gehiago ameztiek osatzen dute. Duela mende asko, Untzitibar gehiena estaltzen zuten arren, gizakiaren eraginez asko murriztu da. Birlandatutako zuhaitzak 229 hektarea osatzen dituzte. Horrez gain, Izaga haitzaren inguruetan pagadiren bat aurki daiteke.

Estazio meteorologikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Untzitibarran ez dago estazio meteorologikorik. Hala ere, Elo pareko udalerrian, estazio bat dagoen, itsasoaren mailatik 528 metrora, Nafarroako Gobernuak 1929n inauguratuta.[3] Udalerriko adierazgarriena da, haran berean baitago, 4 kilometro eskasera.


    Datu klimatikoak (Elo, 1984-2020)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 19.0 22.5 25.0 27.5 35.0 40.0 40.0 41.0 37.5 30.5 23.0 19.5 41.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 8.7 10.5 13.8 15.9 20.1 24.8 28.1 28.5 24.2 18.9 12.5 9.4 17.9
Batez besteko tenperatura (ºC) 5.4 6.5 9.0 11.0 14.5 18.5 21.2 21.5 18.2 14.2 9.1 6.1 12.9
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 2.1 2.5 4.3 6.0 9.0 12.2 14.4 14.6 12.1 9.4 5.7 2.8 7.9
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -12.0 -8.5 -10.0 -1.5 0.0 3.0 7.0 5.0 3.0 -1.0 -5.5 -9.5 -12.0
Batez besteko prezipitazioa (mm) 80.4 69.2 74.0 84.5 69.1 53.1 40.1 33.9 52.9 80.9 101.4 77.9 817.4
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) 57.6 46.0 69.3 56.8 56.2 69.1 59.3 98.3 93.0 74.5 64.5 65.5 98.3
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 12.7 10.9 10.5 12.4 10.8 6.9 5.3 5.1 7.2 10.0 12.8 11.5 115.8
Elur egunak (≥ 1 mm) 1.7 2.6 1.6 0.6 0.1 0.0 0.0 0.0 0.0 0.1 0.5 1.2 8.3
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[4]

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.

Ikusi edo aldatu datu gordinak.

1094an Leireko monasterioak eskuratu zuen dohaintza bidez, eta honek, 1446an, Nafar Koroari besterendu zion. Gero, 1490ean, Joan Jasorena izan zen, eta, gaur egun, Ega Granadako dukeena. 1366rako hutsik zegoen.

  1. /ant͡s̺o.áin/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza hirugarren silaban
  2. /sant͡s̺o.áin anð̞úra/ ahoskatua (laguntza)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. «Antsoain - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
  3. Meteo Navarra. «Estazioko datuak - Elo» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-01).
  4. Eloko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]