Deabruaren nukleoa
Deabruaren nukleoa (ingelesez: Demon core) 6,2 kiloko eta esfera itxurako plutonio masa subkritiko batek jasotako ezizena da. Esfera hori, Los Alamosko Laborategi Nazionalean, masa kritikora iritsi zen 1945 eta 1946ko istripu banatan. Lehendabiziko istripuan, askatutako erradiazio kopuru handia jasotzearen ondorioz, zientzialari bat pozoitu eta hil egin zen. Bigarren istripuaren ondorioz, deabruaren nukleoa ezizena jaso zuen.
1945eko abuztuaren 21ean, plutonio nukleoak Harry Daghlian zuzenean jo zuen erradiazio-segida bat eragin zuen. Fisikariak plutonio nukleoarekin neutroien erreflexio esperimentuetan bakarka lan egitearen akatsa burutu zuen. Nukleoa neutroien islatzaileak ziren tungstenozko adreilu pila baten barnean ezarria izan zen, muntatzea masa kritikora hurbildu zedin. Muntatzearen inguruan adreilu bat jartzean ari zela, istripuz nukleoan erori zitzaion, horrek masa superkritiko batean bilakatu zuen. Adreilua berehala kendu arren, Daghlianek erradiazio dosi hilgarria jaso zuen.
Bederatzi hilabete beranduago, 1946ko maiatzaren 21ean, Louis Slotin kanadar fisikaria eta beste zientzialari batzuk Los Álamosko Laborategi Nazionalan bi beriliozko semiesfera (neutroien material islatzailea) aurrez Daghlian hil zuen plutonio esfera berdinaren inguruan jarriz fisio erreakzio bat sortzeko erakustaldi batean ari ziren. Slotinek eskuan bi hemisferioak banaturik baina partzialki itxirik mantentzen zituen bihurkina zeukan. Bapatean, bihurkinak irrist egin, hemisferioak guztiz itxi eta nukleoa maila superkritikora ailegatu zen, erradiazio kopuru handia askatuz. Slotinek berehala bi erdiak banatu zituen, kate-erreakzioa etenaz eta berarekin batera laborategian zeuden gainontzeko zientzialarien bizitzak salbatuz. Handik beredatzi egunera Louis Slotin jasotako erradiazioak pozoindurik hil zen.
Deabruaren nukleoa Japoniaren aurkako bonba atomikoan erabiltzeko aukera aztertu zen. Halere, azkenean, 1946ko uztailaren 1ean, Crossroads operazioko Able leherketa atomikoan erabilia izan zen.