Eskusoinu txiki
Eskusoinu txiki | |
---|---|
eskusoinu txikia | |
Fabrikazioa | |
Sortzailea | Jazinto Rivas |
Jatorrizko herrialdea | Espainia eta Italia |
Historia | |
Sorrera | 1890 |
Eskusoinu txikia botoidun akordeoi diatoniko mota bat da, Europako beste herrialde batzuetatik ekarritako akordeoi diatonikoei egindako hainbat aldaketekin Euskal Herrian errotu zena. Trikitia[1] —edo, zenbait euskalkitan eta orohar hedatuago, trikitixa— deitzen zaio (nagusiki Trikiti musika jotzeko erabilti ohi izan delako); bai eta iraganean infernuko hauspoa[2] ere (Erromatar Eliza Katolikoko apaizek emandako izena, eliza horren moralaren aurkako ohiturak sustatzen zituela eta). Giltzadi instrumentu hau Euskal Herrira italiar langileek ekarri zuten XIX. mende erdi aldera.
Euskal akordeoi diatonikoak baditu bi botoi gehigarri beste lurraldeetako akordeoi diatonikoek ez dituztenak, Jazinto Rivas Elgetak gehitu zizkionak, eta bere ikasleek ere gehikuntza onartu zutelako iraun dute gaur egun arte. Bi botoi gehigarri hauek eskala kromatiko osoa bi oktabatan jo ahal izatea ahalbidetzen dute.
Trikitixa urte askotan panderoaz lagundurik jo izan da, festa herrikoietan. Jatorriz, eskusoinu txikia zeritzon instrumentuari eta trikitia edo trikitixa panderoak eta eskusoinu txikiak osaturiko taldeari (eta, hedaduraz, jotzen zuten musikari)[4]. Europako beste lur batzuetan eta Ameriketan ere ezaguna da, bestelako aldaera askorekin.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eskusoinu txikia XIX. mendean hedatu zen Euskal Herrian. 1860ko hamarkadan Beasaindik Olaztira zihoan Iparraldeko Trenbidea eraikitzera etorritako italiar langileek ekarri zutela uste da[4][5][6]. Garaiko erromerietan erabiltzen ziren txistu eta danborraren ordez hasi ziren erabiltzen, txistu eta danborra bezala eramateko erraza baitzen, baina soinu aniztasun handiagoa zuelako eta kanturako aukera eskaintzen zuelako, ziur aski. Badirudi batez ere baserri giroan errotu zela hasieran[6]. Euskal herritik datorkigun lehen aipamen idatzia 1889koa da, Urkiolako erromeriari erreferentzia egiten diona[5].
Garai hartan arrotza izateaz gain dantza lotu eta arinagoak egiteko erabiltzen zenez, sektore kontserbadoreek mespretxatu egiten zuten trikitia; garai hartakoa da "infernuko hauspoa" ezizena. Hasierako garaietan debekatu ere egin zuten, erromeriak debekatuz eta zenbaitetan musikariak eta dantzariak ere atxilotuz. Frankismo garaian ere ez zen ongi ikusia, eta diktaduraren bukaeran soilik hasi zen zilegitasuna hartzen.
1990eko hamarkadan eskusoinua formatu modernoagoetan txertatu zuten hainbat musika taldek, "trikipop" deitu zen moldean. Eskusoinuari lagunduz gitarra, bateria eta soinu elektronikoak proposatzen ziren. Korronte horren ondorio dira Gozategi, Maixa eta Ixiar, Gose... eta beste hainbat talde.
Eskusoinu jole famatuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Joseba Tapia
- Kepa Junkera
- Xabi Solano
- Iñaki Malbadi
- Iñaki Garmendia Laja
- Pedro Sodupe Gelatxo
- Martin Aginalde
- Joseba Iparragirre
- Asier Gozategi
- Iker Goenaga
- Alaitz Telletxea
- Maixa Lizarribar
- Ines Osinaga
- Josune Arakistain Salas
- Xabier Etxaniz "Aizpurutxo"
- Julen Alonso
- Itsaso Elizagoien
- Sakabi (Faustino Azpiazu)
- Auntxa (Antonio Aranaga)
- Elgeta (Jazinto Rivas)
-
Ines Osinaga (2012)
-
Maixa Lizarribar eta Ixiar Orexa (2017)
-
Xabi Solano (2012)
-
Iker Goenaga (2009)
-
Alaitz Telletxea (2019)
-
Kepa Junkera (2016)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia: Hiztegi Batua.
- ↑ «infernuko hauspo» Labayru Hiztegia (Noiz kontsultatua: 2021-06-09).
- ↑ Izagirre, Koldo; Fano, Dani; Agirre "Garluk", Ekaitz. (2021). Sasi artean Elgeta. Euskal Herriko Trikitixa Elkartea eta Ikastolen Elkartea ISBN 978-84-124067-6-4. PMC 1313656094. (Noiz kontsultatua: 2022-11-08).
- ↑ a b «Trikitixa - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2021-02-19).
- ↑ a b SLU, Herritar Berri. (2016-10-20). «trikitia joaz eta panderoa astinduz egin zuten historia» 7K revista dominical (Noiz kontsultatua: 2021-02-19).
- ↑ a b «Trikitixa gose da» www.argia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-02-19).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Euskal Herriko Trikitixa Elkartea
- Trikiti txapelketei buruzko erreportajea, Argia astekarian.