Espoir, sierra de Teruel
Espoir, sierra de Teruel | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1945 |
Izenburua | Sierra de Teruel |
Jatorrizko hizkuntza | gaztelania |
Jatorrizko herrialdea | Frantzia eta Espainia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa |
Iraupena | 108 minutu |
Kolorea | koloretakoa eta zuri-beltzekoa |
Grabazio lekua(k) | Bartzelona |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | André Malraux |
Gidoigilea(k) | André Malraux Max Aub |
Antzezlea(k) | |
Nicolás Rodríguez (en) Serafín Ferro Josep Santpere i Pei Andrés Mejuto (en) Julio Peña (en) José María Lado (en) Miguel Del Castillo (en) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Édouard Corniglion-Molinier (mul) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Darius Milhaud |
Argazki-zuzendaria | Louis Page |
Argumentu nagusia | Espainiako Gerra Zibila |
Historia | |
Jasotako sariak | |
Espoir, Sierra de Teruel (euskaraz: «Esperantza, Teruel mendilerroa») André Malraux idazleak 1938-1939an zuzendu zuen film franko-espainiarra izan zen. Gidoia bere eleberri batean oinarrituta zegoen: Esperantza. Malraux hegazkinlari gisa Espainiako Errepublikaren aldeko armadan borrokatu zuen; filmak Gerra Zibilaren gertaera batzuk azaldu zituen. Film hau Malrauxen bakarra izan zen.[1] Estreinaldia 1945 arte atzeratu behar izan zen.
Filmaketa gehienak Katalunian egin ziren, Bartzelonan, Tarragonan eta Collbatón, besteak beste. Max Aub idazle espainiarra, zuzendari laguntzailea izan zen eta gidoia gaztelaniara itzuli zuen; egin zituen beste lanak aktoreak aukeratzea eta eszenatokiak aukeratzea izan ziren. Filmaketa eten egin zen tropa frankistek Kataluniarantz aurrera egin zutelako. Taldeak Portbouko mugatik alde egin behar izan zuen eta filma Frantzian amaitu.[2]
Alemaniarren okupazioarekin filmaren kopiak suntsitu ziren. Hala ere, bat libratu zen beste izenburu batekin komedia gisa gordeta zegoelako. 1945ean bertsio bat zabaldu zen baina errealitate berriari moldatuta. Urte berean Louis-Delluc saria lortu zuen.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1936ko abenduaren 27an, Espainiako Gerra Zibila piztu eta hilabete gutxira, Nazioarteko Brigadetako aireko eskuadrilla bat osatzen zuten aparatuetako bat eraitsi zuten: Valdelinares udalerrian erori zen, Teruelen. Filmak espainiar errepublikarrek Armada frankistaren aurka baliabide gutxirekin baina erabakitasun handiz egindako borroka erakusten du.[3]
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- José Sempere : Peña komandantea
- Andrés Mejuto : Muñoz kapitaina
- Nicolás Rodríguez : Márquez, hegazkilaria
- José María Lado : nekazaria
- Julio Peña : Attigniès
- Pedro Codina : Schreiner
- Serafín Ferro : Saidi
- Miguel del Castillo : González
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ https://elpais.com/diario/2005/04/15/cine/1113516007_850215.html
- ↑ Bofarull, Anna Maria (2009). «Un rodatge en temps de guerra». Sàpiens, Bartzelona) (77): 46-49. ISSN 1695-2014.
- ↑ https://www.rtve.es/play/videos/filmoteca/sierra-teruel-1938/3918025/
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz):Filma RTVE webgunean.
- (Frantsesez):[1] Edouard WAINTROP : «La guerre d'Espagne retrouve son Espoir. Le film de Malraux avait été coupé sans son accord. La Filmoteca de Madrid vient de récupérer la version originale. Pérégrinations d'une copie entre Espagne, France et Etats-Unis», Libération, 5118 zk., 1997ko azaroaren 3a, 36-37.or.
- 1945eko filmak
- André Malrauxek zuzendutako filmak
- André Malrauxek idatzitako filmak
- Max Aubek idatzitako filmak
- Serafín Ferrok antzeztutako filmak
- Josep Santpere i Peik antzeztutako filmak
- Frantziako film dramatikoak
- Espainiako film dramatikoak
- Espainiako Gerra Zibilari buruzko filmak
- Zuri-beltzeko filmak
- Eleberrietan oinarritutako filmak
- Louis Delluc sariak