Edukira joan

Essouk

Koordenatuak: 18°46′01″N 1°10′59″E / 18.767°N 1.183°E / 18.767; 1.183
Wikipedia, Entziklopedia askea
Essouk
commune of Mali (en) Itzuli
Administrazioa
Herrialdea Mali
ProbintziaKidal
Geografia
Koordenatuak18°46′01″N 1°10′59″E / 18.767°N 1.183°E / 18.767; 1.183
Map
Altuera405 m
Demografia

Essouk Maliko Kidal eskualdeko udalerria da. Adrar des Ifoghasen dago, Kidaletik 45 km ipar-mendebaldera. Oso biztanleri urriko eremuan dago: 25.000 km²ko azaleran 4.782 lagun bizi dira, gehienak abeltzain nomadak[1]. Izan ere, lehorreko nekazaritza ezin da garatu, euri gutxiegi egiten duelako. Herriak 2.383 biztanle zituen 2009an[2].

Arkeologia aztarnategia garrantzitsua da. Besteak beste, aipagarriak dira haitzetako grabatuak[3]. Herritik bi km ipar-ekialdera Tadamakat (edo Tadmekka), Erdi Aroko hiriaren hondakinak daude. IX. eta XV. mendeen artean, Tadamakat garrantzi handiko pausalekua izan zen Sahara zeharkatzen zuten karabanentzat.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Plan de Securite Alimentaire Commune Rurale de Essouk 2007-2011 Commissariat à la Sécurité Alimentaire, République du Mali, USAID-Mali, 2007
  2. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman instat izeneko erreferentziarako
  3. Es-Souk Unesco.org

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]