Flasko
Itxura
Flasko bat lepoa zabala izan ohi duen ontzi txikia da, gehienetan beirazkoa. Forma ezberdinak izan ditzaketen arren, ohikoenak biribilak dira. Kosmetikoen kasuan, esate baterako, forma bereziak izaten dituzte askotan, produktuari irudi berezi bat emateko.
Flaskoen erabilera ohikoena medikuntza, lurringintza eta belar-dendetan ematen da.