Kortse
Kortse | |
---|---|
linjeria | |
Kortsea soinari itxura emateko erabiltzen den kanpoko zein azpiko arropa da. Historian zehar emakumeek zein gizonek jantzi izan dute, nahiz eta emakumeak diren gehien erabili izan dutenak.
Bularretatik saihetsetaraino edota gerriraino janzten du. Janzki honek soina goratzen du, saihets-hezurren goiko partean presioa eginez eta bularrak igoz. Gainera, gerria nabarmentzen du.
XIX. mendean kortseak, armadurak eta merinakeak modan jarri ziren emakumeen artean. Garai hartako gerruntzeek gorpuzkera 10 cm.tan murriztera hel zitezkeen. Horren ondorioz, emakume askok giltzurruneko arazoak izan zituzten eta barne-organo ugariren desplazamendua pairatu behar izan zuten estutasunagatik.
Bularretakoak modan jarri zirenean, 1920ko hamarkadan, gerruntzeen erabilerak behera egin zuen.
Erabilera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Moda
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaur egun, soina goratzeko erabiltzen da, saihets-hezurren goiko partean presioa eginez, bularrak igoz eta gerria nabarmenduz. Hala ere, antzinean emakumeek bularrak ezkutatzeko eta gizonek argal-itxura emateko erabiltzen zuten.
Medikuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bizkarrezurreko arazoak edo barne-lesioak dituzten pertsonak gorputz-enborra immobilizatzen duten kortseak erabili ditzakete, betiere medikuaren aholkuarekin kalte berrien sorrera ekiditeko.