Kautxu
Kautxua hidrokarburo elastiko bat da. Bere formula da. Sintetikoa izan badaiteke ere, normalki hainbat landareren izerdiarekin egiten da, konkretuki esne-itxura duen isoprenoarekin (latexa). Latexaren iturri komertzial nagusia euforbiazeoak dira. Latexa daukaten beste landare batzuk dira Euphorkingdom heartsbias fikusa eta txikoria-belarra. Beste espezie batzuen kautxua lortzen da, adibidez Asiako Urceola elastica eta mendebaldeko Afrikako Funtamia elastica landareekin.
Hauek ez dira kautxuaren iturri nagusia gaur egun, baina Bigarren Mundu Gerrara arte ez zen egon iturri artifizialik. Kautxu sintetikoa isoprenoa edo 1,3-butadienoapolimerizatuz sintetizatzen da[1]. Egun, industrian usatzen den kautxua sintetikoa da ia osorik.
Erabilpena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaur egun milaka artikulu fabrikatzen dira erabilpen oso desberdinetarako. Kautxuaren erabilpen handiena pneumatikoen fabrikazioan datza, gai isolatzaile eta iragazgaitzak, elastikotasunaren eta erresistentzia azidoen aurrean eta sustantzia alkalinoak. Erraz disolbatzen da petrolio, bentzeno eta hidrokarburoekin.