Edukira joan

Kame Hame Ha

Wikipedia, Entziklopedia askea
Orri honetako testu zati batzuk japoniar idazkerarekin idatzita daude.
Euskarri eleaniztun egokirik gabe, galdera
ikurrak ikusiko dituzu kanji edo kana karaktereen ordez.
Kame Hame Ha
かめはめ波
Itzulpena Dortokaren uhin suntsitzailea
Jatorria Mangan
Lehen agerraldia 24. atala (manga)
Erabiltzaileak

Kame Hame Ha (かめはめ波) Dragoi Bola anime eta mangako eraso teknika ezagunena da. Literalki Dortoka korronte olatu handia, Iratxo Dortokaren eskolako oinarrizko teknika da, Iratxo Dortokak berak sortua. Eskuaten energia pila bat bildu eta bat batean askatzena datza. Sortzailearen arabera, pertsona normal batek 50 urte behar ditu teknika hau kontrolatzeko. Hala ere, Gokuk agurea ikustearekin bakarrik ikasi zuen Frypan Mendiko sua itzaltzen zuen bitartean.

Kame Hame Ha serieko teknika erabiliena denez hainbat aldaga dauzka:

  • Ashi Kara Kame Hame Ha (足からかめはめ波, Kame hame ha hankekin): Hankekin egindako Kame Hame Ha. Behin bakarrik ikusi da; Arte Martzialen 23. Mundu Txapelketan Gokuk Satan Txikiri bota ziona.
  • Big Bang Kame Hame Ha: Gogeta Super Saiya 4k jaurtitako Big Bang Attack eta Kame Hame Haren arteko nahasketa Dragoi Bola GTn Yi Xing longen aurka.
  • Chō Kame Hame Ha (超かめかめ波, Super Kame Hame Ha): Botere handiko Kame Hame Ha. Arte Martzialen 23. Mundu Txapelketan Gokuk erabili zuen lehen aldiz Satan Txikiren aurka. Geroago Ziborren eta Cellen garaian dominatu zuen teknika hau, askotan erabiliz.
  • Kame Hame Ha bikoitza: Bi pertsonak batera botatako Kame Hame Ha da. Eskuak posizioan jarri eta lagun batek gainean bereak posizio bertikalean jarrita botatzen da. Lehen aldiz Roshi maisuak Ten Shin Han eta Chaozen entrenatzaile orijinalarekin egin zuen Dragoi Bolan. Gero Vegeta eta Gokuk egin zuten Boo Ahaltsuaren barnean.
  • Dodohame ha: Tienchak (Ten Shin Han eta Yamcharen arteko bateraketa) erabilitako fikziozko erasoa Dragon Ball Z: Budokai 2 jokoan. Dodonpa eta Kame Hame Haren arteko fusioa da.
  • Feint Kame Hame Ha (フェイントかめかめ波, Kame Hame Ha engainua): Kame Hame Ha bat botatzen da baina ezkutuan uzten da etsaia ez ustean harrapatzeko. Son Gokuk Freezeren aurka erabili zuen lehen aldiz.
  • Kame Hame Ha de Confeti: Gogeta Super Saiya 4k erabilitako eraso faltsua Yi Xing Longen aurka. Konfetiak eta serpentinak botatzen dituen Big Bang Kame Hame Ha bat da.
  • Kame Hame Ha Gaeshi (かめはめ波返し kame hame ha retornadoa): Kame Hame Ha erabiltzea eraso teknika berberetik babesteko. Energia gehien bideratzea lortzen duenak irabaziko du.
  • Kame Hame Ha Hane Kaeshi (かめかめ波跳ね返し,kame hame ha baztertzea). Ten Shin Hanek erabilitako teknika Yamchak botatako Kame Hame Ha saihesteko.[1
  • Kame Hame Ha Kaioken x 20: Kaitoren erasoa 20 bidertua Chō Kame Hame Ha batekin nahastuta jaurtitzea da. Gokuk Freezeren aurka erabili zuen min handia eraginez.
  • Kame Hame Ha x10: 10 Kame Hame Haren indarra duen Kame Hame Ha indartsua da. Goku Super Saiya 4k erabiltzen du. Energia bi eskuetan bildu eta bakarrean batu behar da. Serieak aurrera egin ahala teknika hau obetzen du eta azkenean Kame Hame Ha normal bat bezala jaurtitzen du. Kolore gorrikoa da.
  • Kame Kame Ha (かめかめ波): Gotenek gaizki ahoskatutako Kame Hame Ha normal bat da.[2
  • Magaru Kame Hame Ha (曲がるかめかめ波, Kame Hame Ha kontrolatua): Kame Hame Ha bat bota eta airean kontrolatzean datza, etsaia ez ustean harrapatzeko. Hainat gerlarik erabili dute. Ezagunena Gokuk Raditzen aurka erabili zuena da.
  • Oyako Kame hame ha (親子かめかめ波, Kame Hame Ha aita semeak): Son Gohanek Cell akabatzeko erabili zuena; semeak aitaren izpirituaren laguntzaz botatako Kame Hame Ha da. Son Gohan eta Son Gotenek Bikote arriskutsua!! Super gerlariek ez dute atsedenik fileman Gokuren laguntzaz.
  • Renzoku Kame Hame Ha (連続かめかめ波, Kame Hame Ha zaparrada): hainbat Kame Hame Ha bata bestearen atzetik jaurtitzea da. Son Gokuk Namekerako bidaian erabili zuen bere buruari kaurti eta bizi irauteko eta honela erresistentzia indarra handitzeko.
  • Shunkan Idō Kame hame ha (瞬間移動かめかめ波, Kame Hame Ha bat bateko lekualdatzea): erabiltzaileak Kame Hame Ha bat prestatzen du baina bota aurretik Shunkan Idō bidez lekuz aldatzen da etsaia ez ustean harrapatzeko. Gokuk Cellen aurka erabili zuen lehen aldiz. Paikuhanen aurka ere erabiliz zuen Arte Martzialen Beste Munduko Txapelketan.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1. ↑ a b c d e f g Toriyama, Akira (1996), Dragon Ball Daizenshū 7 Daijiten, Japonia: Shueisha. ISBN 4-08-782757-7. orrialdea: 131.

2. ↑ Toriyama, Akira (1996), Dragon Ball Daizenshū 7 Daijiten, Japonia: Shueisha. ISBN 4-08-782757-7. orrialdea: 130.

3. ↑ a b Toriyama, Akira (1996), Dragon Ball Daizenshū 7 Daijiten, Japonia: Shueisha. ISBN 4-08-782757-7. orrialdea: 132.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]