Kaosaren teoria
Itxura
Kaosaren teoria matematikaren, fisikaren eta beste zientzia batzuen adarra da (biologia, meteorologia, ekonomia, besteak beste), eta sistema konplexu eta sistema dinamiko ez-lineal mota jakin batzuk tratatzen ditu, hasierako baldintzen aldaketekiko oso sentikorrak direnak. Hasierako baldintza horien aldaketa txikiek desberdintasun handiak ekar ditzakete etorkizuneko portaeran, eta ezinezkoa izan daiteke epe luzerako iragarpena egitea. Hori gertatzen da sistema horiek hertsiki deterministak diren arren, hau da, haien portaera erabat determinatua izan daiteke hasierako baldintzak ezagututa.
Herri kulturan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Teoriaren izendapena mendeetan zehar aipatua izan da, herri jakintzan ere islatu delarik:
« | Hiltze baten erruz, ferra bat galdu zen; Ferra baten erruz, zaldi bat galdu zen; Zaldi baten erruz, zaldun bat galdu zen; Zaldun baten erruz, gudu bat galdu zen; Gudu baten erruz, Erresuma bat galdu zen. |
» |