Wikipedia, Entziklopedia askea
Kevin Keegan (Armthorpe, Hegoaldeko Yorkshire, 1951ko otsailaren 14a) britainiar futbolari eta entrenatzailea da. Nazioarteko futbol jokalari ohia, eta, gaur egun, entrenatzaile ospetsua. Liverpool taldean jokatu zuen sei urtez, eta talde horrekin Europako Kopa bat (1977), UEFAko bi kopa (1973 eta 1976), Britainia Handiko Premier Leagueren hiru txapelketa (1973, 1976 eta 1977) eta Ingalaterrako Kopa bat (1974) irabazi zituen. Europako beste hainbat taldetan ere jokatu zuen. Birritan jaso zuen Europako futbolaririk onenari ematen zaion Urrezko Baloia (1978 eta 1979an). 1992an, Newcastle United taldeko entrenatzaile gisa hasi zen. 1999an, Ingalaterrako selekzioa entrenatzen hasi zen, baina dimisioa aurkeztu zuen 2000ko udazkenean. 2001ean, Manchester City taldea entrenatzen hasi zen, 2005ean dimititu zuen arte.