Edukira joan

Haluro

Wikipedia, Entziklopedia askea

Haluroak edo halogenuroak halogeno-atomo bat osagaitzat dauzkaten konposatu binarioak dira. Beste osagaia halogenoa baino elektronegatiboagoa den elementu kimiko bat edo erradikal bat da. Bi osagaien loturaren emaitza fluoruroa, kloruroa, bromuroa, ioduroa edo astaturoa da, inplikatutako halogenoaren arabera. Gatz asko haluroak dira. 1. taldeko metal guztiek haluroak osatzen dituzte halogenoekin.

Haluro-ioiak karga negatiboa daukaten halogeno-atomoak dira. Haluro-anioiak hauek dira: fluoruroa (F), kloruroa (Cl), bromuroa (Br), ioduroa (I) eta astaturoa (At). Ioi hauek gatz haluro guztien lotura ionikoetan ageri dira.

Haluroak kimika organikoan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kimika organikoan, halogeno-atomo bat daukan konposatu orori haluro deritzo. Alkilo-haluroak R-X motako konposatu organikoak dira: X halogenoari kobalenteki lotutako R alkilo talde daukate. Arilo-haluroetan halogenoa eraztun aromatikoari zuzenean lotuta egoten da.

Pseudohaluroek haluroen antzeko karga eta erreaktibotasuna daukate, nahiz eta halogenorik ez eduki. Esaterako, -NNN azidak, -NCO isozianatoa, CN-, etab.

Substantzia kimikoek halogenoren bat daukaten ala ez detektatzeko, Carius-en metodo halogenoa erabiltzen da.

Bestalde, dihaluroak alkano ziklikoak sintetizatzeko erabiltzen dira.

Haluroak argiztapenean

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kaleetako farola modernoetan metal haluroen lanparak erabiltzen dira. Merkurio-lurruneko lanparak baino eraginkorragoak dira energia erabileraren aldetik, eta sodio-lurruneko lanparek igortzen duten kolore laranja baino kolore askoz hobea ematen dute. Metal haluroen lanparak berotegietan edo klima ilunetan ere erabiltzen dira argi naturalaren eskasia konpentsatzeko.

Haatik, lanpara hauek asko handitzen dute argi-poluzioa. Hori dela-eta, askotan sodio-lurruneko lanparak hobesten dira.

Konposatu haluroak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondoren konposatu haluroen zenbait adibide zerrendatu dira:

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]