Iruñarriko zutarria
Iruñarriko zutarria | |
---|---|
Erakurri – Mendaurko estazio megalitikoa | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Eratsun |
Koordenatuak | 43°06′02″N 1°48′40″W / 43.100681°N 1.81115°W |
Altitudea | 995 m, itsas mailaren gainetik |
Arkitektura | |
Ondarea | |
Iruñarriko zutarria Nafarroako Iruñarri mendiaren hegoaldeko magalean dagoen zutarria da, gailurretik oso hurbil. Eratsun udalerriaren lursailetan dago.
1.000 metroko garaieran dago[1]. Ezkurra eta Zubieta udalerrien doan NA-170 errepideko bihurgune itxi batean (Eratsungo desbideraketatik hurbil) desbideratu eta sigi-saga goruntz gailurrera daraman mendi-pistaren azken zatitik 50 metrotara maldan behera ongi ikus daiteke, hortaz autoz nahiz oinez bertaratu daiteke.
Gaur egun zutarri honek duen ospea dela eta, mendi osoak Iruinarri edo Iruñarri izena hartu du, baina antzina Elazmuino edo Elazmuño deitzen zen.
-
Iruñarri edo Elazmuino mendiko zutarria, atzean gailurra eta antenak ikusten dira.
Mitologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal mitologiarkin lotura duen kokalekua da, zutarriari buruzko hainbat kondaira edo kontakizun daudelarik. Dena den, bertako seinaleak Historiaurrekoa dela adierazten du.
Hainbat kondairen arabera Sansonek harritzar hau Donostiako Igeldo menditik edota Ultzamaldeko Beruete udalerriko Otsolako goilarretik hona jaurtiki omen zuen. Aldiz, beste batzuen esanetan Errolan edota jentilak izan omen ziren. Beste harritzar edo zutarrien kasuetan aipatu ohi den bezala, harkaitza bere jaurtiketa ibilbidean motz gelditu eta Euskal Pirinioetako txoko honetan erori omen zen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ https://web.archive.org/web/20100420073410/http://www.diariodenavarra.es/20090104/especiales/rincones-singulares/el-menhir-irunarri.html?val=0&sec=20090104 El menhir de Iruñarri, Lugares singulares. José A. Perales. Diario de Navarra egunkaria
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- El menhir de Iruñarri, Lugares singulares. José A. Perales. Diario de Navarra egunkaria. (Gaztelaniaz)
Euskal Herriko mitologiako lekuak | ||
---|---|---|
Aballarri • Agamunda • Agerre • Aitzgaizto • Aitzpelarreta • Aizkomendi • Aizkorri • Aizkultzeta • Akelarre • Aketegi • Albi • Aloña • Alos dorrea • Amabirjina-harria • Anboto • Andredena Mariako iturri •Armorkora • Aralar • Sorginetxe • Askaata • Askoa • Ata • Auñamendi • Azalegi • Baltzola • Basajaun haitza • Done Mikel Aralarkoaren santutegia • Errolan Harria • Erronkariarren zubia • Gaztelu zahar • Gaztelugatxe • Ipestikoarri • Iratiko oihana • Iratiko San Salbatore baseliza • Iruñarri • Jentilarri • Jentilbaratza • Kanbelu • Kastrexanako zubia • Txindoki • Lezao haitzulo • Ligiko zubia • Mondarrain • Murumendi • Obantzungo leizea • Orhi • Salbatore kapera • Saltarri • Sarako lezeak • Semeola • Sorginaren Txabola • Txurrumurru • Urgeldi • Xorroxin ur-jauzia • Zugarramurdiko leizeak |