Iruñeko planetarioa
Iruñeko planetarioa | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Iruñea |
Koordenatuak | 42°48′32″N 1°39′54″W / 42.809°N 1.665°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1993 |
Inaugurazioa | 1993ko azaroaren 26a |
Arkitektura | |
Webgune ofiziala | |
Iruñeko planetarioa Nafarroako Iruñea hiriburuko zientzia eta teknologiaren hedapenerako kulturgune bat da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1993ko azaroaren 26an inauguratua izan zen. Nafarroako Gobernuaren eskutik eraiki zen. Planetario de Pamplona, S.A. enpresa publikoak kudeatzen du eta zuzendaria Javier Armentia astrofisiko gasteiztarra da.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eraikina estilo modernoan diseinatu zen, baina proportzio klasikoak mantentzen ditu. Adreilu gorriz egindako zilindro batek eta paralelepipedo batek osatzen dute[1]. Hogei metroko diametroko kupula du, munduko handienetako bat, Tornamira eraikinean. Izarren proiektoreaz gain, beste 70 proiektore eta ikus-entzunezko sistema ere dauzka.
Atalak[1]:
- Erdisotoa: 1.723m2-ko azalera du eta bertan lantegien gela, bi ikasgela eta liburutegia daude.
- Lehen solairua: 1.945m2-ko azalera du eta erabilera anitzeko harreraren inguruan antolatzen da. Tornamira izeneko proiekzio gela, erakusgela nagusia (400m2), denda eta 240 ikusle har ditzakeen hitzaldietarako erabiltzen den aretoa daude[2].
Planetarioa Yamaguchi parkean integraturik dago, Mendebaldea auzoan[3].
Aktibitateak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erakusketaz gain, hainbat jarduera eskaintzen dira; hitzaldiak, ikastaroak, kongresuak, batzarrak, erakusketak, ekitaldiak, lantegiak, kontzertuak, mintegiak...[1]
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Sarrera.
-
Dorrea.
-
Barnealdea.
-
Barnealdea
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c (Gaztelaniaz) «Aurkezpena» Iruñeko Planetarioa (Noiz kontsultatua: 2019-11-16).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Planetario de Pamplona :: Descubre Navarra, Turismo en Navarra» turismo.navarra.com (Noiz kontsultatua: 2019-11-16).
- ↑ «Iruñeko Planetarioa - Pamplona» www.turismo.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2019-11-16).
Ikus gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Iruñea |