Joseph Banks
Sir Joseph Banks, 1. Baroia (1743ko otsailaren 24agreg./otsailaren 13ajul., 30 Argyll Street, Londres – 1820ko ekainaren 19a, Londres) ingeles naturalista, botanikoa eta esploratzailea izan zen, izadi-jakintzen zaindaria ere bada.
Londres hiriko sendi aberats bateko kidea izan zen, William eta Sarah Batesen semea zen. Eton College ikastetxean Constantine John Phipps militar eta esploratzailearekin batera ikasi zuen. 1760an, jada Oxfordeko Unibertsitatean botanikarekiko jakin-mina piztu zitzaion. Natur Zientzietako Lineoren iraultzaren ondorengo hamarkadetan zehar Banksek bere aitaren diru ondarea jaso eta haren bidez egun osoz botanikan buru-belarri jardun zuen. Lasterrarera Lineoaren sailkapenari atxikiriko Ternua eta Labradorreko landareen deskribapena burutu ostean zientzia munduan ezagun bilakatu zen.
James Cook kapitainaren lehenbiziko bidaian esku hartu zuen (1768–1771), Mendebaldean eukalipto, akazia, mimosa sartu zituen, eta bere omenez Banksia izeneko landare generoa sailkapena sortu zen. 1789ko William Bligh kapitainaren espedizioan ere parte hartu zuen; espedizio hori HMS Bounty ontziko matxinada ospetsuan amaitu zen.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joseph Banks |
- 1743ko jaiotzak
- 1820ko heriotzak
- Zirkumnabigatzaileak
- Londrestarrak
- Ingalaterrako botanikariak
- Naturalistak
- Ingalaterrako esploratzaileak
- Erresuma Batuko hargin beltzak
- Royal Societyko kideak
- Frantziako Zientzien Akademiako kideak
- Erresuma Batuko arkeologoak
- Harrow Schoolen ikasitakoak
- Eton Collegen ikasitakoak
- Bainuaren Ordenako Gurutze Handiko zaldunak