Edukira joan

Ojibwa

Koordenatuak: 46°41′15″N 92°11′21″W / 46.6875°N 92.1892°W / 46.6875; -92.1892
Wikipedia, Entziklopedia askea
Talde etniko infotaulaOjibwa

Motaetnia
Biztanleria (osoa)360.000
HizkuntzaOjibwera eta ingeles
ErlijioaProtestantismo, katolizismo eta Animismo
Honen parteLehen Nazioak
Geografia
JatorriaOntario, Kanada, Saskatchewan, Manitoba, Alberta, Columbia Britainiarra, Michigan, Wisconsin, Minnesota, Ipar Dakota, Montana eta Kansas
EstatuaAmeriketako Estatu Batuak
Koordenatuak46°41′15″N 92°11′21″W / 46.6875°N 92.1892°W / 46.6875; -92.1892

Ojibwa edo chippewa[1] Ipar Amerikako indiar herria da. Ojibwak ojibwaz mintzo dira, eta garai batean Kanadako Superior eta Huron aintziren ertzean bizi ziren. 1970ean 30.000 ojibwa zeuden Ameriketako Estatu Batuetako Minnesota, Michigan, Montana, Ipar Dakota eta Wisconsin estatuetako indiar erreserbetan, eta 50.000 Kanadako Ontario, Manitoba eta Saskatchewan probintzietako erreserbetan.

Antzinako bizimodua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leinu bakoitza talde ibiltarietan banatua zegoen. Udazkenean, taldeak zein bere ehizalekuetan barrena sakabanatzen ziren, eta udan berriro elkartzen ziren arrantzaguneetan. Talde batzuek arroza eta artoa ereiten zuten. Urki-azala erabiltzen zuten txalupak, txabolak eta lanabesak egiteko.

Hasieran taldeko buruzagiek ia ez zuten aginpiderik, baina 1670 inguruan ojibwak eta frantses larru-saltzaileak harremanetan hasi ahala buruzagitza gero eta garrantzitsuagoa egin zen, eta oinordekotza aitagandik semeagana igarotzen zen.

Oso erlijio-mota berezia eta garatua zuten.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Antropologia Artikulu hau antropologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]