Osama bin Laden
Usāmah bin Muhammad bin Awad bin Lādin (arabieraz: أسامة بن محمد بن عود بن لادن; Riad, Saudi Arabia, 1957ko martxoaren 10a - Abbottabad, Pakistan, 2011ko maiatzaren 2a), eskuarki Osama bin Laden (أسامة بن لادن) deitua, saudiarabiar aberatsa eta Al Kaida erakunde terrorista islamistaren burua izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bin Osama Saudi Arabiako familia aberatsenetako baten seme, Sobietar Batasunak 1979an Sobietar Batasunak Afganistan inbaditu bezain laster, munduko beste milaka musulmanekin batera bat egin zuen Afganistango erresistentziarekin, musulman ororen betebeharra inbaditzaileak kanporatzea zelakoan.
Saudiar gobernuaren zein bere familiaren ustelkeriak nahigabetu egin zuten. Lehenengo Golkoko Gerrak areagotu egin zuen Osamaren eta bere herrialdeko agintarien arteko leizea. 1993rako, Al-Kaida (arabieraz «Oinarria») izeneko gerrillari-sarea antolatu zuen, hein handi batean Afganistango gudari ohien bidez. Bin Laden eta Al-Kaida mundu osoan zehar egindako hainbat eraso terroristaren erantzuletzat jotzen dira, haien artean 2001eko irailaren 11ko New Yorkeko World Trade Centerren zein Pentagonoaren kontrako erasoa. Orobat, talde horri leporatzen zaizkio 1998an Dar es Salaamen eta Nairobin AEBen enbaxaden kontra egindako atentatuak, 2002ko Baliko bonbak, 2004ko martxoaren 11ko Madrilgo trenetako atentatua, eta 2005eko Ammango bonbak.
1994an, saudiar Gobernuak, subertsioa leporatuta, pasaportea kendu zion Osama bin Ladeni. Hark, ordea, Sudana ihes egin zuen, borroka kanpalekuak eratzera. Handik 1996an kanporatua, Afganistana itzuli zen, Taliban gobernuaren babesean.
Osama bin Ladenek, 1996 eta 1998 bitartean, fatwa (arabieraz, «iritzi erlijioso») batzuk plazaratu zituen, non fededunak AEBen kontrako gerra santura deitu zituen. AEBei, besteak beste, musulman munduko baliabide naturalak arpilatzea eta islamaren etsaiei (Israeli) laguntzea eta sustatzea leporatzen zien. Antza, bin Ladenen asmoa zen AEBak musulmanen aurkako maila handiko gerrara erakartzea, Mendebaldeak babestutako gobernu musulmanak eroraraztea, eta Kalifaldia, hau da, estatu islamiko bakarra, berrezartzea.
Heriotza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2011ko maiatzaren 1ean (maiatzaren 2a, Pakistango ordu-eremuan), Washingtonen, Barack Obamak eman zuen Osama bin Ladenen hilketaren berri. Obamaren agindupean ari ziren Ameriketako Estatu Batuetako Itsas Armadako (US Navy) operazio berezietako hainbat soldaduk eta CIAko agenteek hil zuten Bin Laden, Pakistango Abbottabat hirian gauzatutako isilpeko operazio batean. Bin Laden eta harekin ziren kideak tiroz hil zituzten soldaduek[1] .
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Osama bin Laden |
- (Ingelesez) Osama bin Laden (1957-2011), nytimes.com
- Wikipedia:Kanpo esteka hautsiak dituzten orriak from apirila 2024
- 1957ko jaiotzak
- 2011ko heriotzak
- Terroristak
- Ingeniariak
- Saudi Arabiako suniak
- Al-Kaida
- Aberrigabeak
- FBIaren hamar bilatuenak
- Saudi Arabiako enpresaburuak
- Antisionismoa Arabiar munduan
- Antisionistak
- Antiinperialismoa Afrikan
- Antiinperialismoa Asian
- Ezkerrak
- Iheslariak