Lipoproteina
Itxura
Lipoproteinak[1] proteina eta lipidoz osatutako konplexu makromolekularrak dira, gantzak gorputzean zehar garraiatzen dituztenak. Esfera-formakoak eta hidrosolubleak dira. Nukleoa lipido apolarrez (kolesterol-ester eta triglizeridoz) osaturik dago, eta kanpoko geruzan uretan disolbagarriak diren fosfolipidoak eta apoproteinak daude[2]. Entzima, antigeno eta toxina asko lipoproteinak dira.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskalterm: [Nutrizioa eta Dietetika Hiztegia] [2016]
- ↑ Ana GALARRAGA AIESTARAN: Hain txarra da kolesterola?[Betiko hautsitako esteka] Elhuyar aldizkaria, Zientzia.net
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau anatomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |