Mendebaldeko Frantzia
Mendebaldeko Frantzia Francia occidentalis | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
843 – 987 | |||||||
Oinordetzako monarkia | |||||||
Mendebaldeko Frantzia, gorriz, 870ean | |||||||
Geografia | |||||||
Hiriburua | Paris | ||||||
Kultura | |||||||
Hizkuntza(k) | Latina eta erromantze hizkuntzak | ||||||
Erlijioa | Katolizismoa | ||||||
Historia | |||||||
Verdungo Hitzarmena | 843 | ||||||
Desagerpena | 987 | ||||||
|
Mendebaldeko Frantzia (latinez: Francia Occidentalis), Mendebaldeko Frankoen Erresuma (latinez: Regnum Francorum occidentalium) ere deitua, Mendebaldeko Europako erresuma izan zen, 843-987 bitartean iraun zuena. 843ko Verdungo Hitzarmenaren ondoren eratu zen.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Verdungo Hitzarmenak hiru zatitan banatu zuen Karolingiar Inperioa (843): Ekialdeko Frantzia, Lotaringia eta Mendebaldeko Frantzia. Azken hau, 840-877 bitartean Karlos Burusoilaren kontrolpean egon zen. Feudo handitan banaturik zegoen: Akitania, Bretainia, Borgoina, Katalunia, Flandria, Gaskoinia, Septimania, Frantziako Uhartea eta Tolosako Konderria.
Mendebaldeko Frantzia, gaur egungo Frantziaren jatorria da. X. mendean zehar Karolingiarren eta Robertotarren arteko borrokak luzatu ziren eta, azken buruan, beste dinastia baten igoera ekarri zuten, Kapetoena alegia. Horrenbestez, 987an Hugo I.a lehen Kapetoak Karlos Lorrena Beherekoa, Karolingiarren azken erregegaia, hilarazi zuen[1]. Harrezkero, Hugo Kapetoren ondorengoek 800 urtez gobernatu zuten Frantzia.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Frantziako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |