Miletoko eskola
Miletoko eskola mendebaldeko lehen eskola filosofikoa izan zen, eta K.a. 600eko hamarkadatik K.a. 490. urtera iraun zuen. Haren partaide nagusiak Miletoko Tales, Anaximandro eta Anaximenes izan ziren, eta V. mendean eskolako kideak sakabanatu behar izan ziren, pertsiarek Mileto suntsitu baitzuten.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]K.a. XII. mendean doriarren inbasioek joniarrak Asia Txikira bultzatu zituen, bertan kolonia ugari fundatu zituztelarik, doriarren migrazioekin sendotu zirelarik. Kostaldean zeuden hiri hauek (Mileto, Efeso, Klazomene, Samos, etab.) lautada emankorretan zeuden kokaturik, azkar garatuz eta Ekialde Hurbilarekin lotura kultural sendoak garatuz. Kolonia hauetan K.a. VI. mendean jaio zen mendebaldeko filosofia, Mileton zehazki. Eztabaidan jarri izan den arren egiazko eskola bat egon ote zen bertan, Teofrastoren testigantzak konponduriko ezbaia da. Bere fundatzailea Miletoko Tales izan zen, Anaximandro eta Anaximenes honen ondorengoak, fisiologo eta jakitun izena jasoz.
Eskola
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zail da eskolaren izaera zehaztea, Talesek ez zuen idatzirik utzi dirudienez, beste biek ondoren "Naturari buruz" izenburua eman zaien idazkiak utzi zituzten, Anaximandroren testu labur bat iritsiz gaur egunera eta Anaximenesez ezer ere ez. Beraiei buruzko lehen testigantzak Aristotelen lanetan daude.
Helburua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiru filosofoek unibertsoko dena osatzen duen arkhe izeneko printzipioa bilatu zuten, sustantzia hau aldaketan guztiak emanda ere aldatzen ez zen printzipioa izanik. Talesek uran ikusi zuen, Anaximandrok infinitua edo zehaztugabean eta Anaximenesek airean. Guztiek hilozoismoan sinesten zutela dirudi beraz, printzipio honi bizitza garatzeko gaitasuna atxikitzen baitiote.
Honakoa azpimarratu behar da lehen filosofo hauetaz:
- Filosofo presokratikoen arazo nagusia izango zenaren aurkikuntza, arkhearen arazoa alegia.
- Aldaketa konstanteaz ohartu izana.
Izaera zientifikoko arazoak aztertu zituzten filosofo miletoarrek, bereziki meteoritoen izaera, fenomeno astronomikoak eta haukin loturik zeudela uste zuten fenomeno atmosferikoak: haizea, euria, tximista, eklipsea, ilargialdiak, astroen osaketa eta baita geografiari buruzko gai orokorrak lurraren forma eta izaki eta gizakien jatorria. Beraien originaltasuna zerua eta meteoritoak arte eta beraien behaketetik ateratako irudien bitartez aurkeztea izan zen
Analogia hauek inolako ez zuten inolako mitorik, fenomeno ulertezinak ulergai eta gertuago zituztenen bidez azaltzetik sortzen ziren, esanahi misteriotsurik gabe, elezaharrak ez bezala. Hau da, beraien fisika geografo eta metereologoen fisika zen, hurrengo mendeetan garatuko den astronomia matematikotik urrun. Beraien aurkikuntzak gaur egun balio zientifiko gutxikoak badira ere zientziaren oinarriak jarri zituzten, bere unibertsaltasun eta zentzu logiko arrazionalarekin.
Geroa eta garapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gudu Medikoak Mileto zela eta hasi ziren, K.a. 546. urtearen ondoren Jonia pertsiarren menpe gelditu zelarik eta Anaximenesen heriotza eta gutxira Mileto suntsitua izan zen (K.a. 494), Miletoko eskolari amaiera emanez. Magna Graecia eta Siziliako kolonia doriarretara eta Atenasera ondoren lekualdatu zen garapen intelektuala, Joniako hirietan Miletoren eragina oso nabarmena izan bazen ere. Heraklitoren kosmologia miletoko ezaugarriak zituen eta Magna Graeciako lehen filosofoak Miletoko herbesteratuak izan ziren: Pitagoras, Eskola pitagorikoko fundatzailea Samossen jaio zen, dirudienez berak eraman zuelarik Miletoko kosmologia hartara, oso antzeko delarik, bereziki Anaximandro eta Anaximenesekin alderatuz, hauen elementuak konbinatzen baititu.
Xenofanes, Eleako Eskolakoa, Kolofonen jaio zen, Tales zuen miresten eta miletoko fisika ezaguntzen, bere pentsamendua beste bide batzuk jarraitu bazituen ere. Parmenidesek ezagutu zuen baita ere, honekin ados ez egon arren, baina Anaximandroren iritziaren bidea jarraituz. Joniar izpiritua Enpedoklesen biziraun zuen bereziki. Atenasen filosofia hedatu zuen lehenetarikoa Anaxagoras, Klazomenekoa zen, Mileto herbesteratuek Asia Txikian fundaturiko kolonia batekoa alegia, ziurrenik bertan gorde zirelarik Miletoko ideia eta tradizioak. Leuzipo ere Miletokoa zen, Demokritok zabaldu eta garatuko zuen atomismoaren sortzaile.