Musidora (aktorea)
Musidora (aktorea) | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Jeanne Roques |
Jaiotza | Parisko 5. barrutia eta Paris, 1889ko otsailaren 23a |
Herrialdea | Frantzia |
Bizilekua | Paris |
Heriotza | Parisko 14. barrutia eta Paris, 1957ko abenduaren 7a (68 urte) |
Hobiratze lekua | Q95221534 Montmartreko hilerria |
Familia | |
Ama | Adèle Clémence Porchez |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, film-zuzendaria, gidoilaria, idazlea, kazetaria, antzerki aktorea, zinema aktorea eta zinema ekoizlea |
|
Jeanne Roques (Paris, 1889ko otsailaren 23a - 1957ko abenduaren 11), artistikoki Musidora izenez ezaguna, aktore, zuzendari, idazle, ekoizle eta zuzendari frantsesa izan zen.
Irma Vep pertsonaia gorpuzten Les Vampires filmean (1915) egindako lanagatik egin zen ezaguna.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jeanneren aita Jacques Roque sozialismoaren teorialaria eta konpositore izan zen, eta Adèle Porchez ama (1855-1928), margolari eta lider feminista. Gurasoek literaturarekiko zaletasunean hezi zuten Jeanne. Margotzea, idaztea eta eskultura zizelkatzea ere gustatzen zitzaion, baina, batez ere, ikuskizunen mundua. Théophile Gautier irakurrita, Fortunio laneko heroinaren izen artistikoa aukeratu zuen beretzat, Musidora.
1910ean, Aristide Bruanten La loupiotte antzezlanean aritu zen, eta, bi urte geroago, Bataclan antzokian Ça grise kabaretean aritu zuen, Coletterekin batera.
Bere karrera zinematografikoa 1913an hasi zen, baina benetako bultzahda Louis Feuillade zuzendariak La Revue Galante kabaretean ikusi zuelarik antzezten Folies-Bergèren. Orduan eman zion aukera, 1915ean hasita, Irma Vep-en papera eginean Les Vampires film labur mutuen sorta.
1916an, berriro hasi zen lanean Luis Feuilladerekin, Judex mutuen sortan.
Zuzendari gisa hasi zenean, Coletteren eleberrien egokitzapen zinematografikoak egin zituen.
Jeanne Roques 1921ean iritsi zen Espainiara, non 1926 arte bizi izan zen. Julio Romero de Torres margolari kordobarra ezagutu du, eta margolan bat baino gehiago egin zuen modelo gisa.[1] Romero de Torresen lagunartean, Antonio Cañero burtzikaria ezagutu zuen, Cordobako aberats bat, eta maitaleak izan ziren.
Hiru film egin zituen Espainian tarte horretan, eta hiruetan gidoilari, zuzendari, ekoizle eta aktore protafonista izan zen: Une aventure de Musadora en Espagne, Soleil et ombre (1922) eta La tierra de los toros (1924).
Clément Marot medikuarekin ezkondu ondoren, 1927an, zinematik alde egin eta, batetik, antzerkira dedikati zem 1952 arte, eta bestetik idazle bilakatu zen:
Bi eleberri argitaratu zituen, Arabella et Arlequin (1928), eta Paroxysmes (1934), abesti ugariren idazle izan zen, eta poema liburu bat ere argitaratu zuen, Auréoles (1940). 1944tik aurrera, Cinémathèque françaisen lan egin zuen.
Musidora 1957ko abenduaren 11n hil zen Parisen.
Eragin kulturala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]André Breton, Louis Aragon eta mugimendu surrealistako gainerako kideek biziki miresten zuten Louis Feuillade eta Les Vampires film sorta, eta ondorioz Musidora musatzat ere hartu zuten. Aragon eta Bretonek 1929an antzerki-lan bat idatzi zuten, Le Trésor des Jésuites aktoreari omenaldia zena, non pertsonaia guztiek Musidoreren anagramak ziren izenak baitzituzten (Mad Souri, Doramusi, etab.).
Musikariaren irudia garrantzitsua izan zen femme fatale eta vamp arketipoaren eraikuntzan, ukitu feminista boteretzaile batekin beriere.[2][3]1973an, emakume zinemagileen Musidora taldea sortu zen, hark inspiratuta.
Obra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zuzendurako filmak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Minne (bukatu gabea) (1916).
- La Vagabonde (Eugenio Peregorekin) (1917).
- Le Maillot noir (1917).
- La Flamme cachée (Roger Lionekin) (1918).
- Vicenta (1919).
- Pour Don Carlos (1920).
- Les monstres se révoltent (Jacques Lasseynerekin) (1921).
- Une aventure de Musidora en Espagne (1922).
- Soleil et ombre (1922).
- La tierra de los toros (1924).
- La Magique Image (1950).
Aktore gisa agertutako filmak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Le Troisième Larron (1909).
- La Main noire, zuz.: Étienne Arnaud (1910).
- Les Misères de l'aiguille, zuz.: Raphaël Clamour (1913).
- L'Aventure de Jean Loupin (1913).
- Le Drapeau (1913).
- La Ville de Madame Tango (1914).
- Severo Torelli (1914).
- Le Calvaire, zuz.: Louis Feuillade (1914).
- Tu n'épouseras jamais un avocat, zuz.: Louis Feuillade (1914).
- L'Union sacrée, zuz.: Louis Feuillade (1914).
- Bout de Zan et l'espion, edo Bout de Zan et le boche, zuz.: Louis Feuillade (1914).
- Les Fiancées de 1914, zuz.: Louis Feuillade (1914).
- Sainte Odile, zuz.: Gaston Ravel (1914).
- Les Trois Rats, zuz.: Gaston Ravel (1914).
- La Bouquetière des Catalans, zuz.: Gaston Ravel (1914).
- Les Leçons de la guerre, zuz.: Gaston Ravel (1914).
- La Petite Réfugiée, zuz.: Gaston Ravel (1914).
- L'Autre Victoire, zuz.: Gaston Ravel (1914).
- Le Roman de la midinette, zuz.: Gaston Ravel (1914).
- Le Furoncle, Louis Feuillade (1915).
- Celui qui reste, Louis Feuillade (1915).
- Le Coup du fakir, Louis Feuillade (1915).
- Deux Françaises, Louis Feuillade (1915).
- Fifi tambour, Louis Feuillade (1915).
- L'Escapade de Filoche, Louis Feuillade (1915).
- Les Noces d'argent, Louis Feuillade (1915).
- Bouboule, Louis Feuillade (1915).
- Le Sosie, Louis Feuillade (1915).
- La Barrière zuz.: Gaston Ravel eta Louis Feuillade (1915).
- Le Fer à cheval, Louis Feuillade(1915).
- Le Collier de perles , Louis Feuillade (1915).
- Bout de Zan et le poilu, Louis Feuillade (1915).
- Jeunes filles d'hier et d'aujourd'hui de Louis Feuillade (1915).
- Triple entente, Gaston Ravel (1915).
- Le Trophée du zouave, Gaston Ravel (1915).
- Le Grand Souffle, Gaston Ravel (1915).
- L'Autre devoir, zuz.: Léonce Perret (1915).
- Les Vampires 3: Le Cryptogramme rouge sortaren zuz.: Louis Feuillade (1915).
- C'est pour les orphelins! zuz.: Louis Feuillade (1916).
- 1916 : Les Vampires 4: Le Spectre
- 1916 : Les Vampires 5: L'Évasion du mort
- 1916 : Les Vampires 6: Les Yeux qui fascinent
- 1916 : Les Vampires 7: Satanas
- 1916 : Les Vampires 8: Le Maître de la foudre
- 1916 : Les Vampires 9: L'Homme des poisons
- 1916 : Les Vampires 10: Les Noces sanglantes
- 1916 : C'est le printemps !, Louis Feuillade.
- 1916 : Cœur fragile, Gaston Ravel
- 1916 : Fille d'Ève, Gaston Ravel.
- 1916 : Le pied qui étreint, zuz.: Jacques Feyder (610) - Irma Vep dans le dernier volet L'homme au foulard à pois
- 1916 : Simple erreur, Gaston Ravel.
- 1916 : Le Colonel Bontemps, Louis Feuillade.
- 1916 : Jeunes filles d'hier et d'aujourd'hui, Louis Feuillade.
- 1916 : Les Mariés d'un jour, Louis Feuillade.
- 1916 : Les Fourberies de Pingouin, Louis Feuillade.
- 1916 : Les Fiançailles d'Agénor, Louis Feuillade.
- 1916 : Le Poète et sa folle amante, Louis Feuillade.
- 1916 : Si vous ne l'aimez pas..., Louis Feuillade.
- 1916 : La Peine du talion, Louis Feuillade.
- 1916 : Lagourdette gentleman cambrioleur, Louis Feuillade.
- 1916 : Débrouille-toi, Louis Feuillade.
- 1916 : Minne, berak zuzendua eta bukatu gabea.
- 1917 : Judex 1 : Prologue + L'ombre mystérieuse sorta osoaren zuz.: Louis Feuillade
- 1917 : Judex 2 : L'expiation
- 1917 : Judex 3 : La meute fantastique
- 1917 : Judex 4 : Le secret de la tomb
- 1917 : Judex 5 : Le moulin tragique
- 1917 : Judex 6 : Le môme Réglisse
- 1917 : Judex 7 : La femme en noir .
- 1917 : Judex 8 : Les souterrains du château rouge
- 1917 : Judex 9 : Lorsque l'enfant parut
- 1917 : Judex 11 : L'Ondine
- 1917 : Judex 12 : Le pardon d'amour - L'Aventurière Diana Monti
- 1917 : Le Maillot noir, Musidora berak zuzendua.
- 1917 : Mon oncle, Louis Feuillade.
- 1917 : Les Chacals, zuz.: André Hugon.
- 1917 : La Vagabonde, Eugenio Perego (también adaptadora).
- 1918 : Johannes, fils de Johannes, zuz.: André Hugon.
- 1918 : Mam'zelle Chiffon, André Hugon.
- 1918 : La Geôle, zuz.: Gaston Ravel.
- 1918 : La Jeune Fille la plus méritante de France, zuz.: Germaine Dulac.
- 1918 : La Flamme cachée, zuz.: Musidora bera eta Roger Lion.
- 1919 : Vicenta, zuz.: Musidora bera
- 1920 : Pour Don Carlos, zuz.: Musidora bera
- 1921 : Les monstres se révoltent, zuz.: Musidora bera eta Jacques Lasseyne.
- 1922 : Une aventure de Musidora en Espagne, zuz.: Musidora bera
- 1922 : Soleil et Ombre, zuz.: Musidora bera
- 1924 : La tierra de los toros, zuz.: Musidora bera
- 1926 : Le Berceau de Dieu edo Les Ombres du passé, zuz: Fred Leroy-Granville.
- 1950 : La Magique Image, zuz.: Musidora bera
Liburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Arabella et Arlequin (1928).
- Paroxysmes (1934).
- Auréoles (1940).
Hari buruzko lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Irma Vep (filma), 1996.
- Irma Vep (telesaila), 2022.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, gaztelerazko wikipediako «Musidora» artikulutik itzulia izan da, 2023-12-25 data duen 156291140 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2023-12-25 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
- ↑ Las mujeres y Julio Romero de Torres: Jeanne Roques “La Musidora”. Artencordoba.com.
- ↑ Arantzazu Ruiz, Paula. (2019-07-26). «Todas las vidas de Musidora» Cinemanía.
- ↑ «Musidora: bien plus qu’une vamp» Telerama 2013-11-16.