Edukira joan

Sodupe

Koordenatuak: 43°12′03″N 3°02′55″W / 43.2008°N 3.0486°W / 43.2008; -3.0486
Wikipedia, Entziklopedia askea
Sodupe
 Euskal Herria
Sodupeko ikuspegia.
  
Map
Kokapena
Herrialdea Bizkaia
UdalerriaGueñes
Posta kodea48830
Geografia
Koordenatuak43°12′03″N 3°02′55″W / 43.2008°N 3.0486°W / 43.2008; -3.0486
Garaiera60 metro
Demografia
Biztanleria4.218 (2020ko urtarrilaren 1a)

Sodupe Gueñesko (Bizkaia) udalerriaren hego-ekialdean dagoen herria da, Enkarterri eskualdean. Udalerriko populazio gehiena hartzen du (%64a). 2008ko erroldaren arabera 4.017 biztanle ditu, udalerri osoak 6.275 dituelarik.

Bilbotik 16 km-ra eta Gueñeseko herrigunetik 4.4 km-ra kokatuta dago.

Lehenengo aipamen idatzia, Sudupe, 1.468. urtekoa da, beraz, gutxienez, 550 urte daukan herri enkartaua dela baieztatzen dugu. Bertako eliza, Done Bikendi izenekoa, 1.494an eraiki zen eremitorioan, aurretik baseliza bat zegoela eta dorrea, Zubia (La Puente) edo Romarate izenekoa, 1.501. inguruan. 1514.ean beste hiru dorretxe zeuden inguruan eta 5. bat eraiki nahi izan zuen bertako seme batek, egurrezkoa gainera, eta ondoko dorreotako biztanleek ez zioten utzi, Bittor Arbizu euskal filologo euskaldun sodupetarrak informatzen duenez.

Iparraldean Eretza mendia (880 m), hegoaldean eta ekialdean Gordexolako udalerria, mendebaldean Santxosolo eta Goikuriako San Pedro auzoak mugakide ditu.

Demografia eta biztanleria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sodupeko biztanleria
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006
4.020 4.014 4.010 3.982 4.013 4.003 4.029

FEVEk geltokia du herri honetan, bertatik hainbat tren zerbitzu eskeintzen duelarik, alde batetik Bilborekin lotzen duena eta bestetik Balmaseda eta Karrantzarekin. Azken zerbitzu honek ibilbidea Santander eta León (Espainia) hiriekin.

Autobusei dagokienez, Bizkaibusek lotzen du Bilbo, Balmaseda eta Gordexolarekin, baita Okondo, Arespalditza eta Artziniegarekin ere (Araba). Bestela, Alsa eta Continental Auto enpresek ibilbide luzeko bidaiak egiten dituzte León, Poza de la Sal eta Burgosera (Gaztela eta Leon).

BI-636 errepidea herriko ardatz nagusia da bestela.

Sodupeko ikastetxeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Eretza ikastetxe publikoa
  • Avellaneda Ikastetxea

Sodupetar ezagunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa