Edukira joan

Sareta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Sareta (argipena)»
Zurezko sareta edo zursarea.

Sareta burdinazko edo zurezko sare modukoa da, gehienetan leihoetan jartzen dena[1]. Mugikorra bada, "pertsiana" ere deitu ohi zaio. Finkoa eta zurezkoa bada, zursare deitu ahal zaio.

Sareta funtzionala izan daiteke, adibidez, aire korrontea pasarazteko; egiturazkoa, habe handiagoak eta arinagoak egiteko; pribatutasuna hobetzeko, kanpotik ikusia izan gabe barnetik kanpoa ikusteko balio duena[1], latoizko pantaila baten bidez bezala; apaingarria; edo hauen konbinazioren bat.

Harrizko sareta Amber gotorlekuko leiho batean.

Harrizko saretak ohikoak ziren arkitektura bisigotiko eta asturiarrean. Motibo zelta eta germaniarrekin zizelkatuak zeuden, soka formako apaingarriekin eta arrosa-leiho txikiekin.

Iztuku, zur eta harrizko saretak asko erabili ziren arte hispanomusulmanean, fantasia geometrikoak edo kaligrafiak dituzten patroiei jarraituz. Islamdar arkitekturan, sareta artistiko mota honek "mašrabiya" (مشربية) edo "šanāšīl" (شناشيل) izenak jasotzen ditu.

Indiako baliokidea "jali" edo "jaali" da (gujaratiz જાળી), hargintzaren eta artisautzaren bitarteko artea, non harlauzak zulaketekin landutzen diren.

Lorezaintzan maiz erabiltzen da landare igokarien euskarri gisa. Hormen gainean, itxituretan (hesietan), kioskoetan eta abarretan instalatzen da.

Ormaiztegiko bidezubia

Lehioetako saretarekin duen antzagatik, egitura mota bati ere sareta deritzo. Egitura hori erretikularra da, korapiloetan lotuz eta triangeluak eratuz atal zuzenez osatua. Atal zuzen konektatu hauek trakzioan edo konpresioan daude, egitura barneko esfortzuen transmisioaren arabera.

Hormigoizkoa edo zurezkoa izan badaitezke ere, ohikoena arima arindua duen altzairuzko habe aurrefabrikatua da. Makurdura ebakitze-esfortzua baino garrantzitsuagoa denean erabiltzen da, hau da, argi handiak eta karga ez oso handiak daudenean.

XIX. mendean ohikoa izan zen zubi saretadunak egitea, batez ere altzairuaren ingenieritza garatzean. Euskal Herrian Ormaiztegiko bidezubia (1863) eta Zangozako burdinazkoa (1891) dira mota honen adierazgarri.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Sareta sarrera Euskaltzaindiaren hiztegian.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]