Pierre MacOrlan
Itxura
Pierre MacOrlan | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Pierre Dumarchey |
Jaiotza | Péronne, 1882ko otsailaren 26a |
Herrialdea | Frantzia |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Heriotza | Saint-Cyr-sur-Morin, 1970eko ekainaren 27a (88 urte) |
Hobiratze lekua | Cemetery of Saint-Cyr-sur-Morin (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, idazlea, saiakeragilea, eleberrigilea, gidoilaria, kanta-idazlea, kazetaria, margolaria, marrazkilaria, watercolorist (en) eta antzerkigilea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | College of 'Pataphysics (en) |
Izengoitia(k) | Dr Fowler, Chevalier de X, Pierre du Bourdel, Sadie Blackeyes, Sadinet, Claude de Saint-Hieble, Pierre Dumarchais, Claude de Saint-Hèble, Pierre de Jusange, Pierre Mac Orlan, Pierre McOrlan, Pierre Mc Orlan eta P. M. O. |
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Lehen Mundu Gerra |
|
Pierre MacOrlan —jaiotza-izena: Pierre Dumarchey— (Péronne, Frantzia, 1882ko otsailaren 26a - Saint-Cyr-sur-Morin, Frantzia, 1970eko ekainaren 27a) frantsesezko idazlea izan zen. Bere bidaietatik atera zituen gaiak. Umoreak leku handia izan zuen idazle honen lanetan. 1919an, Lehen Mundu Gerrako bizikizun saminetan oinarrituta, Souvenirs d'un correspondant aux armées (Gerra-berriketariaren oroitzapenak) idatzi zuen. Aipagarriak dira orobat: La maison du retour écœurant (1912), La clique du café Brebis (1919), La cavalière Elsa (1921, Elsa zalduna), Le quai des Brumes (1927, Lainopeko moila), La Bandera (1931), Picardie (1943), Montmartre (1945), La lanterne sourde (1953). 1950ean Goncourt akademiako kide izendatu zuten.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pierre MacOrlan |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.