Roberta Metsola
Itxura
Roberta Metsola Tedesco Triccas (St. Julian's, 1979ko urtarrilaren 18a) maltar legelari eta politikaria da. David Sassoli hil zenean, Europako Parlamentuko lehendakari bitartekari bilakatu zen.
Metsola 2013tik da eurodiputatu, eta 2020ko urritik zegoen ganberako zuzendaritzan. Maltako Alderdi Nazionalistako kidea da, eta baiezkoaren aldeko kanpaina egin zuen 2003an, haren herrialdea Europako Batasuneko estatu kide bilakatzeko erreferendumean. Europako Parlamentuko ordezkari izan aurretik, besteak beste, Maltaren EBko ordezkaritzan egin zuen lan, Bruselan.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Perez Zala, Ander. (2022-01-17). «Roberta Metsola kontserbadorea aukeratuko dute Europako Parlamentuko presidente» Berria CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artikulu hau Maltako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |