Iran Asiako estatu bat da. Teheran da hiriburua. Herrialdeak 1.648.195 km²ko azalera du, eta 2016an, 82.801.633 biztanle zituen.
Irango biztanle gehienak islamdarrak dira, baina badira kristauak ere. Hizkuntza ofiziala persiera da eta ipar-mendebaldean kurduera ere hitzegiten da.
Iranek petrolio du baina batez ere gas naturala du asko. Munduko hirugarren ekoizle handiena da.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ekialde Hurbilean kokaturik dago, Asian. Kaspiar itsasoa eta Persiar golkoaren artean kokaturik dago. Oso menditsua da eta mendi altuak daude gainera. Damavand mendia (5.671 metro) da Irango altuena.
Lurrikara asko egoten dira Iranen.
Zortzi hirik milioi bat biztanle baino gehiago dituzte:
- Teheran (hiriburua, 8 milioi)
- Maxhad (2.750.000)
- Isfahan (1.750.000)
- Karaj (1.6000.000)
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Historia guztian zehar Pertsia izena izan du. Inperio handi askoren parte izan da: Media, Asiria, Akemenestar Inperioa, Seleuzia, Partia, Sasandar Inperioa...
1488 urtean Pertsiar Inperioa sortu zen eta Abbas I.aren erregealdian munduko inperioa handienetakoa izan zen. Enperadoreak Xaha titulua zuen. 1935 urtean Iran izena hartzea erabaki zuen xahak baina mundu guztiak Pertsia izenarekin jarraitzen zuen. 1979 urtean Irango Iraultza Islamikoa izan zen eta ordutik Iran izena erabiltzen da mundu guztian.
Irudiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Persepolis.
-
Golestan jauregia (Teheran).
-
Jameh meskita (Isfahan).
-
Bam-eko gotorlekua.
-
Tabrizeko bazaarra.
-
Dasht-e Lut basamortua.