Xabier Zabaltza
Xabier Zabaltza | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Tutera, 1966 (57/58 urte) |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | historialaria eta saiakeragilea |
Lantokia(k) | Euskal Autonomia Erkidegoa |
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Xabier Zabaltza Pérez-Nievas (Tutera, 1966) nafar historialari eta saiakera-egile bat da, euskaraz zein gaztelaniaz idazten duena. Hizkuntzen eta nazionalismoen ikerketan aditua, nabarrismo eta abertzaletasun arteko erdibidean dauden euskaltzaletasun kulturalaren eta “giza aurpegiko nafartasunaren” aldekoa da. Bere lan ezagun bat Gu, nafarrok da, gero gaztelaniara itzulia, non Euskadi eta Nafarroa arteko harremanak baititu aztergai, Joan Fusterek Kataluniari eta Valentziari zegokienez Nosaltres, els valencians liburuan egin zuenaren antzera. Halaber, Euskal Herri osoa gaztelaniaz izendatzeko Vasconia hitzaren bultzatzaileetako bat da.
Bere lan akademikoan nazionalismo etniko eta nazionalismo zibikoaren ohiko bereizketa ezbaian jarri eta abertzaletasun konstituzionalaren bertsio espainola kritikatu du; alemanez, bereziki Habermasengan, daukan jatorrizko zentzua ustez desitxuratu eta espainiar nazionalismoaren aldaera hutsa bihurtzeagatik. Azkenik, euskal abertzaletasunak Sabin Aranaren oinordetza antiespainola gainditzeko proposamena adierazi izan du, Hego Euskal Herriko foruzaletasunaren eta Ipar Euskal Herriko kulturalismoaren arteko sintesi baten bidez. Arana Goiriren aurka, Agosti Xaho zuberotar idazlearen ekarpena aldarrikatzen du. Izan ere, horren bizitzaz eta lanaz Jon Juaristik ez bezalako interpretazioa egiten du.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Lasciate ogni speranza (euskarazko olerkiak), Iruñeko Udala, 1996. ISBN 84-89590-08-7. Iruñeko Udalaren saria, 1991n.
- Mater Vasconia. Fueros, lenguas y discursos nacionales en los países vascos (historiografia), Hiria, Donostia, 2005. ISBN 84-9797-120-5.
- Una historia de las lenguas y los nacionalismos (historiografia), Gedisa, Bartzelona, 2006. ISBN 84-7432-809-8.
- Gu, nafarrok (saiakera), Alberdania, Irun, 2007. ISBN 978-84-9868-000-3.
- Nosotros, los navarros (saiakera), Alberdania, Irun, 2009. ISBN 978-84-9868-078-2.
- Agosti Xaho. Aitzindari bakartia (1811-1858) (biografia), Eusko Jaurlaritza, Gasteiz, 2011. ISBN 978-84-457-3168-0.
- Augustin Chaho (1811-1858). Precursor incomprendido. Un précurseur incompris (biografia), Eusko Jaurlaritza, Gasteiz, 2011. ISBN 978-84-457-3176-5.
- Euskararen historia laburra. Breve historia de la lengua vasca. A Brief History of the Basque Language (Iván Igartuarekin batera), Etxepare Euskal Institutua, Donostia, 2012. ISBN 978-84-614-9752-2.