Franz Werfel
Franz Werfel | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Praga, 1890eko irailaren 10a |
Herrialdea | Cisleithania Austria Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Beverly Hills eta Los Angeles, 1945eko abuztuaren 26a (54 urte) |
Hobiratze lekua | Vienna Central Cemetery (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Familia | |
Aita | Rudolf Werfel |
Ama | Albine Kussi |
Ezkontidea(k) | Alma Mahler (1929 - 1945eko abuztuaren 26a) |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, poeta, antzerkigilea, gidoilaria eta zientzia-fikzio idazlea |
Lantokia(k) | Praga Hanburgo Leipzig Viena Paris Sanary-sur-Mer Lurda eta Los Angeles |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Lehen Mundu Gerra |
| |
Franz Viktor Werfel (Praga, 1890eko irailaren 10a - Beverly Hills, Kalifornia, 1945eko abuztuaren 26a) alemanezko idazle austro-txekiarra izan zen.
Familia judua izanik, ikastetxe katolikoetan hezi zen eta katolizismoaz, teologiaz, islamaz eta erlijio konparatuaz interesatu zen. Gazterik hasi zen idazten, eta 1911n idatzi zuen lehen poema liburua. Garai hartan Pragako beste idazle judu batzuekin harremanak izan zituen, hala nola Max Brod eta Franz Kafkarekin. 1911n Leipzigera joan zen editore lanetan eta hiru urte geroago Austohungariar armadarekin bat egin zuen Ekialdeko Frontean telefono operadore gisa borrokatzeko.
Garai honetan poema espresionistak, antzezlanak eta gutunak idatzi zituen. Bere idazkietan humanismoa, konfesionalismoa, autobiografia, mitologia eta erlijiotasuna nahastu zituen. 1917ko udan, beste idazle batzuekin batera, Vienako propaganda-bulegoan sartu zen. Alma Mahlerrekin maitasun-harremanak izan zituen eta 1929an ezkondu ziren. 1930ean Palestinara bidaiatu zuten eta armeniar erbesteratuen komunitatea ezagutu zuen. Horren inspirazio iturri izan zen Die vierzig Tage des Musa Dagh liburua idazteko.
1938ko Anschlussaren ondoren, Frantziara ihes egin zuen eta Lurdan aurkitu zuen babesa, eta santutegia bikoitza idatziko zuela agindu zuen esker onez. Urte batzuk geroago Das Lied von Bernadette argitaratu zuen. Pirinioak zeharkatu eta Lisboara iritsi zen, eta handik Londresera eta gero Los Angelesera.
Los Angelesen hil zen, eta 1953an haren gorpuzkiak Vienako hilerri batera eraman zituzten.
Lan hautatuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eleberriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Verdi. Roman dern Oper, 1924
- Der Abituriententag. Die Geschichte einen Jugendschuld, 1928
- Barbara oder die Frömmigkeit, 1929
- Die Geschwister von Nepael, 1931
- Die vierzig Tage des Musa Dagh, 1933
(Armeniar genozidioarren gaineko eleberria)
- Höret die Stimme, 1937
- Der erunfreute Himmel, 1939
- Das Lied von Bernadette, 1941
- Stern der Ungeborenen, 1946
Ipuinak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Der Tod des Kleinbürgens, 1927
- Eine blaßblaue Frauenschrift, 1941
Antzerkia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Juarez und Maximilian, 1925
- Paulus unter den Juden, 1926
- Das Reich Gottes in Böhmen, 1930
- Der Weg des Verheißung, 1936
- Jakobowsky und der Oberst, 1944
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Txekiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |