Jin dinastia (1115-1234)
Jin dinastia (1115-1234) | |
---|---|
Geografia | |
Hiriburua | Huining Prefecture (en) , Zhongdu (en) eta Kaifeng Fu (en) 45°30′4″N 126°58′26″E |
Kontinentea | Asia |
Administrazioa | |
Demografia | |
Talde etnikoak | ikusi
|
Historia | |
Sorrera data: 1115 (egutegi gregorianoa) | |
Bestelako informazioa |
- Artikulu hau 1115 eta 1234 arteko dinastiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Jin dinastia».
Jin dinastia (txinera tradizionalez: 金朝; pinyinez: Jīn cháo, jurchenez: Anchun Gurun), ofizialki Jin Handia deitua, Waynan klaneko jurchen mongolek Txina konkistatu ostean sortu zuten dinastia da.
1115ean sortu zen Mantxuria iparraldean, noiz Waynan klanaren buru zen Wuyuanen gidaritzapean, Txinako enperadore izendatu zuen bere burua, Taizu izenarekin. Wanyan hil zenean (1123), bere seme eta oinordekoa zen Wenliek, Taizong izen inperiala hartu zuenak, 1125ean arrakastaz suntsitu zuen Mantxuria eta Txinako iparraldeko muga hainbat mendez gobernatu zituen Liao dinastia. 1127ko urtarrilaren 9an, Wenlieren Jin indarrek, iparraldeko Song dinastiako hiriburua zen Kaifeng arpilatu zuten, Qinzong enperadore berria harrapatuz. Kaifeng erori zenean, songtarrek, hegoaldeko Song dinastia oinordekoaren gidaritzapean, hamarkada bat baino gehiagoz jarraitu zuten borrokan Jin boterearen aurka, azkenean 1141ean bake hitzarmen bat sinatuz, eta 1142an Txinako iparralde osoa Jinen esku utziz.
Txinako iparraldea menderatu ondoren, Jin dinastia pixkanaka Txinako kulturara egokitzen joan zen, hiriburua Mantxuria iparraldeko Huining Futik (egungo Harbindik hegoaldera) Zhongdura (egungo Pekin) aldatuz. XIII. mendearen hasieran mongoliarren presioa iparraldetik sentitzen hasi zen. 1214an Jin dinastiak bere hiriburua Kaifengera mugitu zuen mongoliarrengandik ihes egiteko, baina Ogedei Khanana buru zuen mongol inperioaren eta hegoaldeko Song dinastiako bere aliatuen indarrpean, 1234an dinastia erori zen.
1616an, Nurhaciren gidaritzapean zeuden mantxuek ondorengo Jin dinastia eratu zuten, dinastia honetatik izena hartuz. 1636an ondorengo Jina Qing dinastia deitu zuten, eta Txinaren konkista jarraitu zuen, Txina inperialaren azken dinastia bihurtuz.
Enperadoreen zerrenda
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tenplu izena | Hilondoko izena1 | Jurchen izena | Txinatar izena | Agintaldia | Era eta urteak |
---|---|---|---|---|---|
Taizu (txinera tradizionalez: 太祖) | Wuyuan (txinera tradizionalez: 武元) | Aguda (txinera tradizionalez: 阿骨打) | Min (txinera tradizionalez: 旻) | 1115–1123 | Shouguo (txinera tradizionalez: 收國; 1115–1116) Tianfu (txinera tradizionalez: 天輔; 1117–1123) |
Taizong (txinera tradizionalez: 太宗) | Wenlie (txinera tradizionalez: 文烈) | Wuqimai (txinera tradizionalez: 吳乞買) | Sheng (txinera tradizionalez: 晟) | 1123–1135 | Tianhui (txinera tradizionalez: 天會; 1123–1135) |
Xizong (txinera tradizionalez: 熙宗) | Xiaocheng (txinera tradizionalez: 孝成) | Hela (txinera tradizionalez: 合剌) | Dan (txinera tradizionalez: 亶) | 1135–1149 | Tianhui (txinera tradizionalez: 天會; 1135–1138) Tianjuan (txinera tradizionalez: 天眷; 1138–1141) Huangtong (txinera tradizionalez: 皇統; 1141–1149) |
Ez dago | – | Digunai (txinera tradizionalez: 迪古乃) | Liang (txinera tradizionalez: 亮) | 1149–1161 | Tiande (txinera tradizionalez: 天德, 1149–1153) Zhenyuan (txinera tradizionalez: 貞元; 1153–1156) Zhenglong (txinera tradizionalez: 正隆; 1156–1161) |
Shizong (txinera tradizionalez: 世宗) | Renxiao (txinera tradizionalez: 仁孝) | Wulu (txinera tradizionalez: 烏祿) | Yong (txinera tradizionalez: 雍) | 1161–1189 | Dading (txinera tradizionalez: 大定; 1161–1189) |
Zhangzong 章宗 |
Guangxiao (txinera tradizionalez: 光孝) | Madage (txinera tradizionalez: 麻達葛) | Jing (txinera tradizionalez: 璟) | 1189–1208 | Mingchang (明昌; 1190–1196) Cheng'an (承安; 1196–1200) Taihe (泰和; 1200–1208) |
Ez dago | – | Ezezaguna | Yongji (txinera tradizionalez: 永濟) | 1208–1213 | Da'an (txinera tradizionalez: 大安; 1209–1212) Chongqing (txinera tradizionalez: 崇慶; 1212–1213) Zhining (txinera tradizionalez: 至寧; 1213) |
Xuanzong 宣宗 |
Shengxiao (txinera tradizionalez: 聖孝) | Wudubu (txinera tradizionalez: 吾睹補) | Xun (txinera tradizionalez: 珣) | 1213–1224 | Zhenyou (貞祐; 1213–1217) Xingding (興定; 1217–1222) Yuanguang (元光; 1222–1224) |
Aizong (txinera tradizionalez: 哀宗, ofiziala) Zhuangzong (txinera tradizionalez: 莊宗, ez ofiziala) Minzong (txinera tradizionalez: 閔宗, ez ofiziala) Yizong (txinera tradizionalez: 義宗, ez ofiziala) |
Ez dago | Ningjiasu (txinera tradizionalez: 寧甲速) | Shouxu (txinera tradizionalez: 守緒) | 1224–1234 | Zhengda (txinera tradizionalez: 正大; 1224–1232) Kaixing (txinera tradizionalez: 開興; 1232) Tianxing (txinera tradizionalez: 天興; 1232–1234) |
Ez dago | Ez dago | Hudun (txinera tradizionalez: 呼敦) | Chenglin (txinera tradizionalez: 承麟) | 1234 | Shengchang (txinera tradizionalez: 盛昌; 1234) |
1: Hilondoko izen osoak jakiteko, enperadore bakoitzaren artikulura jo. |
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Txinako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |