Soledar
Soledar Соледар | |||
---|---|---|---|
Ukrainako hiria | |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | Ukraina | ||
Oblast | Donetskeko oblasta | ||
Raion of Ukraine | Bakhmuteko raiona | ||
Hromada | Soledar urban hromada | ||
Izen ofiziala | Соледар | ||
Jatorrizko izena | Соледар | ||
Posta kodea | 84545 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 48°41′43″N 38°04′03″E / 48.6953°N 38.0675°E | ||
Altuera | 100 m | ||
Demografia | |||
Informazio gehigarria | |||
Telefono aurrizkia | 6274 | ||
Ordu eremua | UTC+02:00 eta UTC+03:00 | ||
solerada.gov.ua |
Soledar (ukraineraz zein errusieraz: Соледар) Ukrainako Donetsk Oblasteko Bakhmut Raionean kokaturiko hiri bat da; herriaren izenak, literalki, "gatzaren oparia" esan nahi du errusieraz eta ukraineraz –bertan kokaturiko lurrazpiko gatzagengatik–. 2021eko estimazioen arabera, hiri-biztanleria 10.692koa zen. Soledarko guduak, Ukrainako inbasioaren baitan, hiria nabarmen suntsitu zuen[1].
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XVII. mendearen bigarren erdialdean Donbasseko eskualdean kokatu ziren Don kosakoak.[2] 1881ean, lehen gatz-meategia sortu zen, herritik gertu; hainbat urte geroago, beste batzuk sortu ziren ere.
1965ean herria Karlo-Libknekhtovsk izendatu zuten, Karl Liebknetxt-en omenez;[3] 1991ko uztailean, egungo Soledar izena jarri zioten.
1989rako, herriak 12,305 biztanle zituen.[3][4] 2001ean, berriz, 13,151.
2014ko apirilaren erdialdetik aurrera, Errusiako GRUko eragileek, Igor "Strelkov" Ghirkin-ek zuzenduta, Donetsk Oblasteko hainbat herri hartu zituzten,[5][6] Soledar barne;[7] hala ere, 2014ko uztailaren 21ean, ukrainar indarrek hiria berreskuratu zuten militarren eskuetatik.[7] 2014ko abuztuaren 2an, MH17aren istripuaz arduratzen ziren identifikazio-taldeak eta OSCEko behatzaileek base bat ezarri zuten Soledarren, handik errazagoa baitzen istripulekura iristea.[8][9][10]
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiriko enpresa nagusiak meatzaritza eta prozesaketa industriei lotuta daude: Artyomsol Estatuko Enpresa Elkarteak meatzaritza eta gatza prozesatzen ari da Soledar gatz meategian eta Knauf Gips Donbassen ( Knauf igeltsu ekoizle alemaniar baten filiala).
Herriak erakargarri turistiko handia du: lurpeko galeriak eta gatz meategietako ganberak, asma eta biriketako beste gaixotasun batzuen tratamendu espeleorako ( kobazuloa ) ere asko erabiltzen direnak.
Garraioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiriak tren-geltoki bat du.[3]
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jatorrizko hizkuntza 2001eko Ukrainako Erroldaren arabera:[11]
- Ukrainera: %60.1a
- Errusiera: %39.4a.
- Armeniera: %0.1a.
- Bielorrusiera: %0.1a.
Galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Soledarreko tren-geltokia.
-
Gatz-meategirako sarrera.
-
Gatz-meategiaren barruan.
-
Lurpeko futbol-zelaia eta kontzertu-aretoa, Soledarreko gatz-meategian.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) CNN, By <a href="/profiles/rhea-mogul">Rhea Mogul</a>, Jack Guy, Ed Upright, Aditi Sangal, Adrienne Vogt, Matt Meyer and Leinz Vales. (2023-01-12). «Satellite photos show destruction in Soledar and Bakhmut» CNN (Noiz kontsultatua: 2023-01-12).
- ↑ "Donets Basin" (Donbas), pp.135–136 in: Historical Dictionary of Ukraine.
- ↑ a b c Карло-Либкнехтовск // Большой энциклопедический словарь (в 2-х тт.). / редколл., гл. ред. А. М. Прохоров. том 1. М., "Советская энциклопедия", 1991. стр.550
- ↑ Всесоюзная перепись населения 1989 г.
- ↑ Ragozin, Leonid. (2014-04-16). «Vladimir Putin Is Accidentally Bringing Eastern and Western Ukraine Together» The New Republic ISSN 0028-6583. (Noiz kontsultatua: 2022-05-22).
- ↑ Donbass defenders put WWII tank back into service. .
- ↑ a b https://web.archive.org/web/20160604180137/http://en.apa.az/xeber_ukrainian_troops_take_control_of_three_s_214217.html
- ↑ Recovery of remains 'biggest day': OSCE. .
- ↑ «Malaysia Airlines MH17 crash: More remains recovered from site, says Netherlands» The Straits Times August 2014.
- ↑ MH17 crash mission to be unarmed for now: Dutch PM-World News, Firstpost. 2 August 2014.
- ↑ http://www.ukrcensus.gov.ua