Edukira joan

Primi Erostarbe

Wikipedia, Entziklopedia askea
Primi Erostarbe

Bizitza
JaiotzaAraotz1907ko otsailaren 24a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaDonostia1995eko abenduaren 6a (88 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakmusikaria
Genero artistikoatrikitia
Musika instrumentuapanderoa
ahotsa

Primi Erostarbe Etxeberria (Oñati, Gipuzkoa, 1907ko otsailaren 24a - Donostia, Gipuzkoa,1995eko abenduaren 6a) Euskal Herriko emakume panderojole eta irrintzilaririk ezagunenetako bat izan zen.[1][2]

Oñatiko Araotz auzoan jaioa. Bere gurasoengandik ikasi zuen panderoa jotzen. Plazaz plaza San Fermin Txiki egunean, Pasaian, hasi zen. Irrintzilaria ere izan zen, astoarekin herri batetik bestera mendiz joaten zen eta, bakardade horretan ikasi omen zuen irrintziak botatzen. Bazuen irrintzi berezi bat, "berde" xamarra. Eta horregatik "amona berde" deitzen omen zioten.[3]Gerra zibil ostetik 80ko hamarkada arte Valentín Aldalurrekin batera plazaz plaza ibili zen.[4]Goizaldi eta Argia dantza taldeekin ere 20 urtez aritu zen. Euskal Herri osoan.Europako herrialde batzuetan ere jo zuen panderoa:Suitza, Alemania, Austria[5].

1982ko San Martin egunean jo zuen azken aldiz jendaurrean.

  • 1996an EHTEak omenaldia eskaini zion Primi Erostarberi Gernikan.
  • 2006ko Zinemaldiak, Juan Miguel Gutiérrez zinegilearen,dokumentala Isiltasun kalea/Calle Silencio aurkeztu zuen. Filma kaleko musikariei eskainita dago, bertan Primi Erostarbe agertzen da.[6]
  • 2018ko irailean Arrasateko trikitixa eskolak omenaldi bat egin zion goraipatzeko egindako lana panderoa eta irrintziek galdu ez daitezen[7]
  • 2010eko urrian Oñatin, herriko Lizargarateko Trikizale Elkarteak saio bat egin zuen bere omenez.[8]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Primi Erostarbe» Egin (Noiz kontsultatua: 2017-3-5).
  2. «Primi Erostarbe» Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2017-3-5).
  3. «Ama irrintzilari ezaguna - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2020-02-21).
  4. (Gaztelaniaz) «Aldalur Iruretagoyena, Valentín - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-02-21).
  5. «Primi Erostarbe: Urratzen Ez Den Eztarria» Argia 1984-01-22 (Noiz kontsultatua: 2020-02-06).
  6. [http://gara.naiz.eus/idatzia/20060922/art181454.php «euskalherria.com - GARA - Paperezkoa:20060922 - �Los m�sicos que act�an en la calle son flores en el asfalto�»] gara.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2020-02-21).
  7. (Gaztelaniaz) «La trikitixa se adueñará de la plaza en las puertas abiertas de la escuela» El Diario Vasco 2018-09-06 (Noiz kontsultatua: 2020-02-21).
  8. dantzancom. «Lizargarate Trikitizale elkartea homenaje hoy en Santa Ana a la difunta Primi Erostarbe» dantzan.eus (Noiz kontsultatua: 2020-02-21).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]