Racalmuto
Racalmuto Racalmuto Racalmutu | |
---|---|
Italiako udalerria | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Italia |
Eskualdea | Sizilia |
Free municipal consortium | Free municipal consortium of Agrigento |
Izen ofiziala | Racalmuto Racalmutu |
Jatorrizko izena | Racalmuto Racalmutu |
Posta kodea | 92020 |
ISTAT kodea | 084029 |
Herriburua | Racalmuto |
Geografia | |
Koordenatuak | 37°24′30″N 13°44′05″E / 37.4083°N 13.7347°E |
Azalera | 68,1 km² |
Altuera | 455 m |
Mugakideak | Bompensiere, Favara, Grotte, Milena, Montedoro, Canicattì eta Castrofilippo |
Demografia | |
Biztanleria | 7.650 (2023ko urtarrilaren 1a) −505 (2018) |
Dentsitatea | 112 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Sorrera | 1038 |
Telefono aurrizkia | 0922 |
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 |
Hiri senidetuak | Hamilton eta Finale Ligure |
Katastro kodea | H148 |
Sailkapen sismikoa | 4 (Oso txikia) |
Matrikula | AG |
comune.racalmuto.ag.it |
Racalmuto (sizilieraz: Racalmutu) Siziliako udalerri bat da, Agrigentoko probintziakoa, 9.023 biztanle dituena (2008ko datua) [1] Leonardo Sciascia idazle italiar ezagunaren jaioterria da.
Mugakideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Racalmutok honako udalerri hauekin egiten du muga:
Bompensiere
Favara
Grotte
Milena
Montedoro
Canicattì
Castrofilippo
Izenaren jatorria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herriaren izenak arabierazko jatorria omen du, Rahal Maut esamoldean (herri hila), arabiarrak bertara iritsi zirenean bertako biztanle ia guztiak izurrite batek hil zituela ikusi zutelako.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arabiarrak iritsi zirenean, kolono-bizigune txikitan banatu ziren, nekazaritzan jarduteko; izan ere, lekua lur emankorreko haran batean zegoen eta ura ere ugari zeukaten. Segur aski, gaztelu bat egon zen garai batean, herria babesteko. Bizantziarrek 1038an eta normandiarrek 1087an eraso eta azpiratu zuten gaztelua. Normandiarren agintaldia bukatu zenean, Racalmutoko lurrak Barresi izeneko familiaren eskura igaro ziren; hauek arabiarren garaiko gaztelu zaharra berreraiki omen zuten 1229an. XIII. mendearen ondoren, aragoitarrek lurrak Barresi familiari kendu eta Chiaramonte familiari eskaini zizkioten. Ezkontza baten bidez, 1307an Racalmuto Antonio Del Carretto markesaren familiaren eskumenera igaro zen. Izurrite larri bat egon zen 1355an, biztanle asko hil zituena, baina herria 1400an berpiztu zen, Matteo Del Carrettok hartutako neurriei esker. Gaztelua berritu egin zen eta bizitoki bihurtu zen berriro. 1576ra arte, Racalmuto baroi batzuen jabetza izan zen, baina ondoko urtea konde baten eskura igaro zen; XVI. mendearen amaieran, 4.000 biztanletik gora izatera iritsi zen, hainbat komentu, monasterio, eliza eta ospitale bat ere bazituelarik. 1700an, herriaren gainbehera nahiko nabarmena zen, gehiegizko zergen ondorioz; baina ondoko mendean, meatzaritza garapen handia izan zuen eta gatzaren industriaren hazkundea ere ezagutu zuen. Gaur egun, ordea, meatzaritza ere neurri batean gainbeheran dago eta nekazaritza, aldiz, handitu egin da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Italieraz) Sicilia Wiki
- (Italieraz) Consorzio Valle Templi - Racalmuto