Edukira joan

Ukuilu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ukuilu
artificial animal shelter (en) Itzuli
Honen parteetxalde

Ukuilu edo korta abere handiak gordetzen diren toki itxi eta estalia da, batez ere baserri barrenekoa Euskal Herrian. Kanpoan badago, zurezko eraikin sinplea da, ohikoa Europako eta Ameriketako abeltzain tradizioetan. Estalita ez badago, eskorta du izena.

20. mendearen 2. erdialdean zehar, euskal baserritik irten dira animaliak; eta ukuilu berriak eraikin apartekoak izan ohi dira: ganadutegi, txerritegi edo zalditegiak. Hauen barruan, parte batzueoi ukuilu deitu dakieke, halaber, esate baterako zalditegian zaldiak denbora gehiena pasatzen duten gela modukoak.

21. mendeko ukuiluak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Behien ukuilu modernoen kasuan, batzuetan animaliak beraien tokian lotuta egoten dira eta ezin dira mugitu. Ukuilu libreetan, askatasun gehiagoz mugitzen dira.[1]

Ganadua lotuta egoten deneko ukuiluetako lurra zementuzkoa izan ogi da, eta drainatzeko metodoren batekin hornitua, gorozkia eta pixa jasotzeko, baina simaur solidoa ere jasotzen da.

Ukuilu libreetan, bi mota daude abelburuek eraikineko edo itxiturako eremu guztietara sarrera librea daukate, itxitura izaten delarik ganaduarentzat hesi edo horma batekin itxitako eremu txikiagoa. Gehienetan lasto-geruza handi bat botatzen da lurrera eta neguan behin edo bitan kentzen da. Animaliak egoten diren eta jaten duten tokiko lurra zementuzkoa izaten da.

Abelgorrientzako 21. mendeko ukuiluak, bata animaliak lotuta egoten direnekoa; eta bestea espazio librea dutenekoa (hau Beizamako Leunda baserriarena).[2] Abelgorrientzako 21. mendeko ukuiluak, bata animaliak lotuta egoten direnekoa; eta bestea espazio librea dutenekoa (hau Beizamako Leunda baserriarena).[2]
Abelgorrientzako 21. mendeko ukuiluak, bata animaliak lotuta egoten direnekoa; eta bestea espazio librea dutenekoa (hau Beizamako Leunda baserriarena).[2]


Ukuilu batzuetananimalientzako etzaleku-ilarak egon ohi dira eta animaliak hor egon daitezke, baina ez daude lotuta. Etzaleku bakoitzaren lurrean lastoa, hondarra edo zerrautsa egoten da, edo plastikozko edo kautxuzko geruza bat. Gorozkiak eta pixa etzalekuen arteko pasilloetan pilatzen dira. Pasillo hauetan saretak edo kautxuz estalitako zementua egon daiteke. Pasilloak gutxienez egunean behin garbitzen dira traktore edo garbigailu automatiko batekin eta gorozkiak simaur erdi-likido bezala kentzen dira.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Estatistika Erakundea, Eustat. Ukuilua. Eustat (Noiz kontsultatua: 2024-10-21).
  2. Arzallus, Aitziber. (2023-10-08). «Bisitariei zabaldu dizkiete Leunda baserriko ganadutegiko ateak - Beizama» Guka.eus (Noiz kontsultatua: 2024-10-21).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]