Venezuelako golkoa
Itxura
Venezuelako golkoa | |
---|---|
Mota | Golko |
Sakonera | 40 m |
Geografia | |
Koordenatuak | 11°30′N 71°00′W / 11.5°N 71°W |
Honen parte da | Karibe itsasoa |
Venezuelako golkoa (gaztelaniaz: Golfo de Venezuela) Karibe itsasoaren hegoaldean dagoen golkoa da, Venezuelako Zulia eta Falcón estatuetako eta Kolonbiako La Guajira departamenduko kostaldearen aurrean dagoena. 54 kilometroko itsasarte baten bidez, Maracaiboko aintzirarekin bat egiten du. Alonso Ojeda gaztelar konkistatzaileak aurkitu zuen 1499an.[1] Petrolio ustiatzen dute bere uretan.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Guevara Baro, Manuel. (2007). Venezuela en el tiempo: Cronología desde la Conquista hasta la fundación de la república. , 9 or..