Edukira joan

Hudson badia

Koordenatuak: 60°N 85°W / 60°N 85°W / 60; -85
Wikipedia, Entziklopedia askea
Hudson badia
Hudson badia is located in Kanada
Hudson badia
Hudson badia
Hudson badia (Kanada)
OzeanoaOzeano Artikoa
EskualdeaKanada
KontinenteaIpar Amerika
Koordenatuak60°N 85°W / 60°N 85°W / 60; -85
Azalera1.230.000 kilometro koadro
Luzera1.370 kilometro
Zabalera1.050 kilometro
Sakonerabatez bestekoa: 100 metro
handiena: 270 metro

Hudson badia[1] (inuktituteraz: Kangiqsualuk ilua[2]; ingelesez: Hudson Bay; frantsesez: Baie d'Hudson; ekialdeko creeraz: Wînipekw edo Wînipâkw, "ura lohitua") Kanada ipar-ekialdeko barne itsaso handia da, 1.230.000 kilometro koadroko eremua hartzen duena. Hudson itsasartearen bidez Ozeano Atlantikoarekin lotzen da, eta Foxe arroaren eta itsasartearen bidez Ozeano Artikoarekin.

Mendebaldean Nunavut eta Manitoba ditu, hegoaldean Ontario, eta ekialdean Quebec; ipar-ekialdean Ozeano Atlantikoarekin loturik dago Hudson itsasartearen bitartez, eta iparraldean Ozeano Artikoarekin Foxe arroaren bitartez.

1.370 kilometro luze da, iparraldetik hegoaldera, eta 1.050 kilometro zabal, ekialdetik mendebaldera. Ez da oso sakona, 100 metro batez beste, eta 80 metroko sakonera du kostaldetik 100 kilometrora. Hegoaldean James badia eratzen du. Uharte guztiak Nunavuten daude; Southampton uhartea da handiena; iparraldean dago eta Baffin badiatik bereizten du.

Badiaren bazterretan ia ez da jenderik bizi, hamabi herrixka baino ez dira, cree edo inuit etnietakoak. Herrixka nagusiak honako hauek dira:

Izena Henry Hudson ingeles esploratzailearen omenezkoa da. Hau, 1610ean, hantxe geratu baitzen izotz artean harrapatuta Discovery itsasontziaren barruan. Historikoki, Hudson badiak lotura estua izan du Frantzia eta Erresuma Batuaren arteko Ipar Amerikako guduekin.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]