Crazy Nights
Crazy Nights | ||||
---|---|---|---|---|
Fitxategi:Crazy nights album cover.jpg | ||||
Kiss taldearen estudioko albuma | ||||
Argitaratze data | 1987ko irailaren 18a | |||
Grabazioa | 1987ko martxoa-ekaina | |||
Musika mota | Hard rock, heavy metal, glam metal | |||
Iraupena | 42:53 | |||
Hizkuntza | Ingelesa | |||
Diskoetxea | Mercury Vertigo (Europa) | |||
Ekoizpena | Ron Nevison | |||
Kiss taldearen kronologia | ||||
|
Kalifikazio profesionalak | |
---|---|
Kalifikazioa | |
Iturria | Puntuazioa |
Metal Nightfall | [1] |
Vistarecords | [2] |
Allmusic | [3] |
Sputnikmusic | [4] |
TrueMetal | (75/100)[5] |
Rolling Stone | [6] |
Taula hau hobetu beharra dago. Informazio gehiagorako begiratu laguntza. |
Crazy Nights Kiss talde amerikarraren 14. estudioko albuma da. Albuma 1987ko ekainean grabatu zuten eta ofizialki 1987ko irailaren 18an kaleratu zuten Mercury eta Europan Vertigo diskoetxeetan. Albumean teklatuak agertzen dira, bere musika estiloan aldaketa bat sartuz, Lick It Up / Animalize / Asylum diskoetako heavy metala alde batera itxi eta pop-metal estilora aldatuz.[7] Albuma Estatu Batuetako Billboard 200 zerrendan 18. postua lortu zuen,[8] Crazy Nights Estatu Batuetan 80. hamarkaldian posturik altuena lortu zuen diskoa bihurtuz. 1987ko azaroaren 18an Kanadan Platino motakoa izatea lortu zuen[9] eta hilabete batzuk geroago Estatu Batuetan, 1988ko otsailaren 18an.[10] 1998an albuma berkaleratu zuten, Kissen Remasters seriaren barruan, eta gaur egunerarte remasterizatua izan den azken albuma da.
"Crazy Crazy Nights" eta "Reason to Live" zuzenean jotzeen zituzten 1991n Eric Carr hil zen arte (nahiz eta Crazy Crazy Nights Sonic Boom Over Europe Tour biran berriro jo zuten). Bestela, albuma ez dute zuzenean jo urte haietatik hona.
Albumaren ingurukoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Asylum Tour bira amaitu eta gero, Kiss geldi egon zen hilabete pare batean zehar, Gene Simmons aktore eta ekoizle moduko karreran zentratu zelako, Kiss bere lehen lana baino bigarren mailako lana iruditzen zuelarik. KISStory-aren ustetan, Paul Stanleyk esan zuen Simmonsen konpromisu faltarekin nekatu zela eta egun batean zera esan ziola:
« | Egun batean, parkingean geundelarik, Generi esan nion:
"Aizu – beste proeiktu guzti horreek egiten ari zara baina talde honetako irabaziak hartzen jarraitzen duzu, eta honetaz nekatzen hasia naiz. Ez da bidezkoa ni egoera honetan egotea, nire bikotea dela suposatzen den norbait egoera horretan ez dagoelarik." Eta Genek niri begiratu eta esan zidan: "Hori justua da." Genen sarrerak erabili ahal nituen. Baina nire garai haretako jarrera hua izan zen: ez nuen kabareteko abeslariak eta bost talde ekoizten zituen mutil bati entzungo, nik album bat egiten saiatzen ari nintzelarik.[11] |
» |
Simmonsen "irteerak" lekua utzi zien Eric Carri eta Bruce Kulicki. Kulickek lau idazle kreditu ditu eta Carrek bakarra, baina albumerako material gehiago sartzen ahalegindu zen. Stanleyk Desmond Child, Diane Warren eta Adam Mitchellekin lan egin zuen eta hurrengo abestiak idatzi zituen:
"Crazy Crazy Nights", "I'll Fight Hell to Hold You" and "When Your Walls Come Down" with Mitchell ("I'll Fight Hell to Hold You" eta "When Your Walls Come Down" Kulickekin batera), "Bang Bang You", "My Way" eta "Reason to Live" Childekin ("My Way" Bruce Turgonekin ere), eta "Turn On the Night" Warrenekin idatzi zuen.
Kissen aurreko bi albumak autoekoiztuak zirenez, taldeak kanpoko ekoizle baten beharra ikusi zuen albumari arrakasta komertzial handiagoa emateko. Beraz, Ron Nevison aukeratu zuten, Chicago, Heart, Led Zeppelin, Bad Company, The Who, Meatloaf, eta Ozzy Osbourne bezalako artisten zenbait album platino izateraino lortu baitzuen. Genek KISStory-arentzako esan zuen bezala:
« | "Crazy Nights" albumerako lan egiten ari ginenean, taldetik tiratzeko norbait gehiago bilatu genuen – taldea zuzentzen lagunduko zuen beste pertsona bat… Orduan Ron Nevison izeneko ekoizle bati jo genuen, Paulek berarekin lan egin nahi zuela, nahiz eta nik nahi ez nuen.[11] | » |
Baina Nevison oso lanpetuta zegoenez, taldeak denbora batean itxaron behar izan zuen. Albumak hasieran "Who Dares Wins" izenburua izango zuen, Eric Carren idea izan zena. Ericen esanetan:
« | Argazki sesio batean zehar, gure armairu neskak 'Who Dares Wins' jartzen zuen zera bat zuen, eta esan nuen: "Hey, zelako ideia ona albumaren izenbururako!" Gero Pauli erakutsi zion eta gauza bera esan zuen. Azkenean ez genuen hori erabili inprimatuta ez zelako ondo gelditzen, eta inork ulertuko ez zuela iruditu zitzaigulako.[11] | » |
Idea hau ekainean baztertu zuten, nahiz eta albumaren promozioan Japoniako zenbait iragarkitan agertu zen. Albumerako beste izenburu bat "Condomnation" izan zen, baina Paulek esan zuen moduan:
« | Beno, "Condomnation" ez zen inoiz benetako izenburua izan. Gure buruetatik pasa zen eta irribarre bat sortu zigun idea bat baino ez zen izan.[11] | » |
Grabazio saioak martxoan hasi ziren Canoga Park, Californiako One on One Recording Studios estudioetan, baina geroago Rumbo Recorders estudioetan jarraitu zuten, Canoga Parken eta Can-Am Recorders estudioetan Tarzana, Californian. Ekainean albuma bukatua zegoen eta Ron Nevisonek Can-Am Recorders estudioetan nahastu zuen, uztailean PolyGramera bidali baino lehen.
Albumeko Abestiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]"Crazy Crazy Nights"
[aldatu | aldatu iturburu kodea]"Crazy Crazy Nights" lehenengo singlea izan zen, eta Billboard Hot 100 zerrendan 65. postua eta Mainstream Rock Tracks zerrendan 37. postua baino ez lortu zuen, baina Erresuma Batuan arrakasta izan zuen 4. postua lortuaz, eta egunerako, Kissek Erresuma Batuan lortu duen posturik altuena. "Crazy Crazy Nights" Norbegian, Herbehereetan eta Australian ere Top 40an sartu zen, non 7., 28. eta 34. postuak lortu zituen, hurrenez hurren. 1987ko abuztuaren 8an musika bideoa grabatu zuten Los Angeles, CAko Olympic Auditoriumean, Jean Pellerin eta Doug Freelek zuzendua. Crazy Nights bideoan agertzen da.[12] Abestia taldearen kontzertuetako kantu erregular bilakatu zen 1991ko azaroan Eric Carr hil arte, baina abestia 2010eko Sonic Boom Over Europe Tour birako setlistera bueltatu zen.
"I'll Fight Hell to Hold You"
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Adam Mitchellek jotzen du kantuan zehar Bruce Kulickekin batera.[13]
"Bang Bang You"
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Paulen esanetan, "Bang Bang You" da: "...mutilen eta beraien jostailuen istorio klasikoa".[14]
"Bang Bang You" Crazy Nights Tour biran zehar baino ez dute zuzenean jo.
"No, No, No"
[aldatu | aldatu iturburu kodea]"No, No, No", jatorriz "Assume The Position" izena izango zuen, eta geroago "Down On All Fours". Brucen riff batean oinarritua dago, geroago, bera eta Eric abesti bihurtu zutena Ericen New Yorkeko apartamentuan geroago Genek amaitzeko. Ericen esanetan:
« | Nire baterian bonbo bikoitza jarri nuen. Idea hau nire buruan nuen eta estrofarako staccato moduko hori lantzen hasi nintzen."[15] | » |
Brucen albumeko abestirik gogokoena da:
« | "Gauzarik arinena, basatiena da, eta ni asko agertzen naiz."[15] | » |
Crazy Nights Tour biran baino ez zuten zuzenean jo.
"Hell or High Water"
[aldatu | aldatu iturburu kodea]"Hell or High Water" Asylum Tour biran zehar Bruce Kulickek izan zuen idea batean oinarritua dago. Simmonsek letra idatzi zuen. Crazy Nights Tour biran zehar gutxitan jo zuten abestia.
"My Way"
[aldatu | aldatu iturburu kodea]"My Way" Paul Stanleyk, Bruce Kulickek eta Bruce Turgonek idatzi zuten. Demo bertsiotik ez zen asko aldatu. Ez zuten inoiz zuzenean jo.
"When Your Walls Come Down"
[aldatu | aldatu iturburu kodea]"When Your Walls Come Down" Asylum Tour biran zehar Bruce Kulickek asmatu zuen riff batean oinarritutako beste abesti bat da. Paul Stanleyk estribilloa asmatu zuen Adam Mitchellen laguntzarekin, eta abestia bukatua zegoen. Zuzenean jotzerakoan abestia ez zen ondo urten, eta beraz, pare bat alditan baino ez zuten jo.
"Reason to Live"
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Paulek Generi "Reason to Live" demoa jo zion egunari buruz gogoratzen du:
« | Generi deitu eta abesti jo nion telefonotik... Abesti jo nuen eta normala denez telefonoaren bestaldera heldu zan bonba. Ezin zuen ezer esan."[16] | » |
Pauleri ondo iruditzen zitzaion Kissen albumetan power-balladak sartzea, 1982ko Creatures of the Night albumeko "I Still Love You" kantuarekin hasita. Paulek hauxe esan zuen:
"Talde batek egia esaten badizu, garai haretan entzuna izateko modu bakarra baladen bidez zen."[16] Marty Callnerek zuzendutako musika bideo bat egin zuten , Eloise Broady Playboy neska agertzen zelarik.[16] "Reason to Live" Billboard Hot 100 zerrendan 64. postua lortu zuen, 34. postua Mainstream Rock Tracks zerrendan eta 33. postua Erresuma Batuan. Holandako zerrendetan sartu zen ere, 89. postu kaskarra lortu zuelarik.
"Good Girl Gone Bad"
[aldatu | aldatu iturburu kodea]"Good Girl Gone Bad" Gene Simmonsek, Genen laguna zen Davitt Sigersonek eta Davitten abestiak idazteko kidea Peter Digginsek, nor Genek ez zuen inoiz ezagutu, idatzi zuten. Letrari dagokionez, abestiak Genen eskola garaiko gauzei buruz hitz egiten du:
"Generekin batera eskolara joan zen neska gazte bat, neska lotsati eta isila... 'Mihia' ezagutu zuen arte! Baina istorioari buruzko alde triste bakarra da, neskak pausua eman zuenean kotxe baten atzeko aldean izan zela eta beste norbaitekin, Genen lagun batekin hain zuzen ere."
Abestia ez zuten zuzenean jo.
"Turn On the Night"
[aldatu | aldatu iturburu kodea]"Turn On the Night" albumeko hirugarren singlea izan zen. Musika bideo bat grabatu zuten Worcester, Massachusettsen, 1988ko urtarrilaren 27an. Bideoa Marty Callnerek zuzendu zuen. "Turn On the Night" Erresuma Batuko zerrendetan baino ez zen sartu, 41. postua lortu zuelarik.
"Thief in the Night"
[aldatu | aldatu iturburu kodea]"Thief in the Night" Wendy O. Williamsek grabatu zuen lehenengo bere 1984ko W.O.W. albumean.
Argitaratu gabeko abestiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Beste abesti batzuk grabatu zituzten albumerako, baina ez ziren sartu. Bruce Kulickek, Desmond Childek eta Paul Stanleyk "Sword And Stone" izeneko balada bat idatzi zuten, baina ez zuten albumean sartu Ron ez zegoelako abestiarekin oso pozik. Brucek geroago esan zuen:
« | Nahiko txarto hartu nuen Ron Nevisonek abestia gustukoa ez izana, bestela "Crazy Nights"en sartuko zelako. Baina nik ezin nuen hori kontrolatu. Eta hortik dabilen demoa nahiko ondo dago. Electric Lady estudioetan grabatu genuen Eric Carrekin batera eta Kissen benetako abestia da. Abesti horretako riffa aurreko bira batean bururatu zitzaidan, "Asylum" biran uste dut. Hori da gertatzen dena. Pauli ez zitzaion hainbeste ardura, baina ni nahiko txarto sentitu nintzen. | » |
Abestia Loverboy rock talde kanadarrari eskeini zioten, Paul Dean gitarjole nagusiak bergrabatu zuen 1988ko bere Hard Core albumerako. Abestia Bonfire heavy metal taldea alemanak ere grabatu zuen Wes Cravenen movie Shocker filmerako.
Eric Carrek, Gene Simmonsek, eta Adam Mitchellek "Dial 'L' For Love" idatzi zuten. Eric idazle nagusia izan zen, eta gero Gene eta Adami pasatu zien beraiek amaitzeko. Ericek esan zuen moduan, abestia ez zen hain ona garai hartan albumean sartua izateko. Demoa grabatu zuten, baina ez zuten ahots guztiak grabatu. Ericek abesten zuen.
"Are You Always This Hot" Simmonsek eta Mitchellek idatzitako abestia da eta berezia da gaur egunerarte kolekzionisten munduan aurkitu ez delako eta beste edozein artistak grabatu ez duelako. 80. hamarkaldian, Simmonsek abesti berriak egiten zituen antzinagoko abestietan oinarrituz, hau da, birziklatu egiten zituen. Eta "Are You Always This Hot" horietako bat da. 1981an Adam Mitchellek idatzi zuen.
"Time Traveler" abestia garai hartan grabatu zuten eta geroago 2001eko The Box Set bilduman kaleratu zuten.
Idatziak izan ziren baina albumean agertzen ez diren abestien artean "Boomerang", "‘X’ Marks the Spot", "Scratch and Sniff", "What Goes Up", "Hunger For Love", "Dirty Blonde" eta "No Mercy" daude, nahiz eta "Boomerang" Hot In The Shade albumean agertzen den. Zerrenda hau 40 abestiraino heltzen da.
Abesti zerrenda
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Znbk. | Izenburua | Idazlea(k) | Ahotsa | Iraupena |
---|---|---|---|---|
1. | "Crazy Crazy Nights" | Paul Stanley, Adam Mitchell | Stanley | 3:47 |
2. | "I'll Fight Hell to Hold You" | Stanley, Mitchell, Bruce Kulick | Stanley | 4:10 |
3. | "Bang Bang You" | Stanley, Desmond Child | Stanley | 3:53 |
4. | "No, No, No" | Gene Simmons, Kulick, Eric Carr | Simmons | 4:19 |
5. | "Hell or High Water" | Simmons, Kulick | Simmons | 3:28 |
6. | "My Way" | Stanley, Child, Bruce Turgon | Stanley | 3:58 |
7. | "When Your Walls Come Down" | Stanley, Mitchell, Kulick | Stanley | 3:25 |
8. | "Reason to Live" | Stanley, Child | Stanley | 4:00 |
9. | "Good Girl Gone Bad" | Simmons, Davitt Sigerson, Peter Diggins | Simmons | 4:35 |
10. | "Turn on the Night" | Stanley, Diane Warren | Stanley | 3:18 |
11. | "Thief in the Night" | Simmons, Mitch Weissman | Simmons | 4:07 |
Singleak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- "Crazy Crazy Nights" / "No No No" - 1987ko abuztuaren 18a (Mercury 888 796)
- "Reason to Live" / "Thief in the Night" - 1987ko azaroaren 12a (Mercury 870 022)
- "Turn On the Night" / "Hell or High Water" - 1988ko otsailaren 18a (Mercury 870 215)
Hiru kantuek musika bideoa daukate, MTV katean aurkeztu zituztenak, baita "Crazy Nights Home Video" bideoan ere. Singleik arrakastatsuena "Crazy Crazy Nights" izan zen, bost herrialdetako zerrendetan sartu zelarik, eta arrakasta gutxien izan zuena "Turn On the Night" izan zen EBko zerrendetan baino ez sartu zelarik, 41. postua lortu zuelarik. "Crazy Crazy Nights" singleak posturik altuena lortu zuen, Erresuma Batuan 4. postua lortu zuelarik.
Langileak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Paul Stanley - Abeslaria, gitarra erritmikoa
- Gene Simmons - Abeslaria, baxua
- Bruce Kulick - gitarra nagusia, koruak
- Eric Carr - bateria, perkusioak, koruak
Kanpoko langileak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zerrendak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Albuma - Billboard (Ipar Amerika)
Albuma - UB Album Zerrenda (Erresuma Batua)
Singleak - Billboard (Ipar Amerika)
|
Singleak - "EB Album Zerrendak" (EB)
Singleak - "Zerrenda holandarrak" (Herbehereak)
Singleak - "Norbegiako zerrenda" (Norbegia)
Singleak - "Australiako zerrendak" (Australia)
|
Zertifikazioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herrialdea | Mota | Salmentak |
---|---|---|
Finlandia[24] | Urrea | 25.000[24] |
Kanada[9] | Platinoa | 100.000 |
Ameriketako Estatu Batuak[10] | Platinoa | 1.000.000 |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Kiss: Crazy Nights (1987). (Noiz kontsultatua: 2011-08-08).
- ↑ Vista Records - Kiss - Crazy Nights (1987). (Noiz kontsultatua: 2011-08-08).
- ↑ Txantiloi:Allmusic
- ↑ Crazy Nights review. .
- ↑ Recensione: Kiss, Crazy Nights - TrueMetal.it. (Noiz kontsultatua: 2011-08-08).
- ↑ KISS at Rolling Stone
- ↑ KISSen musika estiloia berriro aldatzen da. .
- ↑ a b Billboard zerrenden historia - Kiss albumak. (Noiz kontsultatua: 2009-02-11).
- ↑ a b "Kanadako album zertifikazioak – Kiss – Crazy Nights. Music Canada.. .
- ↑ a b Amerikako album zertifikazioak – Kiss – Crazy Nights. Recording Industry Association of America.. .
- ↑ a b c d =Kiss_Album_Focus_-_Crazy_Nights Crazy Nights' istoria. .[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ =Crazy_Nights_Album_-_Crazy_Crazy_Nights Crazy Crazy Nights info. .[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ =Crazy_Nights_Album_-_I%27ll_Fight_Hell_To_Hold_You I'll Fight Hell To Hold You info. .[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ =Crazy_Nights_Album_-_Bang_Bang_You Bang Bang You info. .[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ a b =Crazy_Nights_Album_-_No%2C_No%2C_No No, No, No info. .[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ a b c =Crazy_Nights_Album_-_Reason_To_Live Reason to Live info. .[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ EBko Album zerrenden historia. (Noiz kontsultatua: 2009-07-15).
- ↑ a b c d Billboard zerrenden historia - Kiss singleak. (Noiz kontsultatua: 2009-02-11).
- ↑ "Crazy Crazy Nights" EB zerrenden historia - Kiss singleak. (Noiz kontsultatua: 2009-07-15).
- ↑ "Reason to Live" EB zerrenden historia - Kiss singleak. (Noiz kontsultatua: 2009-07-15).
- ↑ "Turn On the Night" EB zerrenden historia - Kiss singleak. (Noiz kontsultatua: 2010-12-23).
- ↑ a b "Crazy Crazy Nights" Zerrenda holandarren historia - Kiss singleak. .
- ↑ a b "Reason to Live" zerrenda holandarretan. .
- ↑ a b (Finlandieraz) Finlandiako album zertifikazioak – Kiss – Crazy Nights. Musiikkituottajat – IFPI Finland.. .
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Album Official Website
- Kiss FAQ - Crazy Nights, Noiz kontsultatua: 2005-07-14.