"Hard Luck Woman" Kiss hard rock talde amerikarraren abestia da eta beraien 1976ko Rock and Roll Over albumeko single nagusia. Abestia Kisseko gitarjole den Paul Stanleyk idatzi zuen Rod Stewartek abestu zezan, baina Stewartek interesik jarri ez zuenean, Kissek bere albumen batean sartzeko gorde zuen.[1]
Peter Criss bateriak abestua, taldeak urte horretan lehenago atera zuten "Beth" singlearekin lortu zuten arrakastarekin jarraitzen ahalegindu ziren, Crissek abesten duen beste amodio abesti bat kaleratuz. Plana ondo irten zen, izan ere singlea AEBetako Top 20an sartu zen, 15. postua lortu zuelarik.
"Zuzeneko" bertsio bat agertzen da 1977ko Alive II albumean; hala ere, geroago jakin izan zen bertsio hori jende gabe grabatu zela, eta gero zaleen hotsak gainetik jarri zirela.