Dressed to Kill (albuma)
- Artikulu hau 1975eko albumari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Dressed to Kill (argipena)».
Dressed to Kill | ||||
---|---|---|---|---|
Fitxategi:Dressed to Kill (album) cover.jpg | ||||
Kiss taldearen estudioko albuma | ||||
Argitaratze data | 1975eko martxoaren 19a | |||
Grabazioa | 1975eko otsaila, Electric Lady Studios, New York City | |||
Musika mota | Hard rock, heavy metal, pop metal[1] | |||
Iraupena | 30:07 | |||
Hizkuntza | Ingelesa | |||
Diskoetxea | Casablanca | |||
Ekoizpena | Neil Bogart, Kiss | |||
Kiss taldearen kronologia | ||||
|
Kalifikazio profesionalak | |
---|---|
Kalifikazioa | |
Iturria | Puntuazioa |
Vista Records | [2] |
Metal Nightfall | [3] |
Allmusic | [1] |
Robert Christgau | (B)[4] |
Blender | [5] |
Pitchfork Media | (9.5/10)[6] |
Rolling Stone | [7] |
Taula hau hobetu beharra dago. Informazio gehiagorako begiratu laguntza. |
Dressed to Kill Kiss hard rock talde amerikarraren estudioko 3. albuma da. Album paregabea da Casablanca Records diskoetxeko Neil Bogart presidenteak ekoiztu zuelako, garai hartako egoera ekonomikoak ekoizle profesional bat kontratatzen uzten ez zuelako.[8]
"C'mon and Love Me" eta "Rock and Roll All Nite" single moduan argitaratu zituzten. Ez zuten zerrendetako oso postu alturik lortu, urte berean "Rock and Roll All Nite" abestiaren zuzeneko bertsioaren singlea kaleratu zuten arte, zuzeneko Alive! album doblean, eta 12. postua lortu zuen single zerrendetan.[9]
Albuman 1997an berargitaratua izan zen (Kissen hasierako album gehienak bezala) bertsio erremasterizatuan.[10] Albumaren iraupen laburra dela eta, jatorrizko biniloko bertsioak abestien artean etenune luzegoak zituen, biniloaren aldeak benetan zirena baino luzeagoak zirela emateko. Alde bakoitzak hamabost minutu baino ez du irauten, eta biniloko bertsioan hainbat abestiren iraupena oker zeuden. Adibidez, "Two Timer" 2:59 iraupenarekin zegoen eta "Ladies in Waiting" 2:47 iraupenarekin.
32. postua lortu zuen AEBetako zerrendetan[11] eta Urrezko kalifikazioa lortu zuen RIAAren eskutik 1977ko otsailaren 28an.[12]
Nahiz eta albumeko azalean Kisseko taldekideak negozio jantziekin agertu, horrelako bat zuen taldeko kide bakarra Peter Criss zen. Beste taldekideek zeramaten jantziak Bill Aucoin managerrarenak ziren.[8]
"Rock and Roll All Nite" kontzertuetako oinarrizko abestia den bitartean (askotan kontzertua bukatzeko jotzen dute), album honetako beste abesti batzuk daude oraindik jotzen dituztenak, hala nola, "She", "Rock Bottom" eta batzuetan, "C'mon and Love Me".
Abesti zerrenda
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dressed to Kill | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Znbk. | Izenburua | Idazlea(k) | Ahotsa | Iraupena | |||||
1. | "Room Service" | Paul Stanley | Stanley | 2:59 | |||||
2. | "Two Timer" | Gene Simmons | Simmons | 2:47 | |||||
3. | "Ladies in Waiting" | Simmons | Simmons | 2:35 | |||||
4. | "Getaway" | Ace Frehley | Peter Criss | 2:43 | |||||
5. | "Rock Bottom" | Frehley, Stanley | Stanley | 3:54 | |||||
6. | "C'mon and Love Me" | Stanley | Stanley | 2:57 | |||||
7. | "Anything for My Baby" | Stanley | Stanley | 2:35 | |||||
8. | "She" | Simmons, Stephen Coronel | Simmons, Stanley | 4:08 | |||||
9. | "Love Her All I Can" | Stanley | Stanley | 2:40 | |||||
10. | "Rock and Roll All Nite" | Simmons, Stanley | Simmons | 2:49 |
Langileak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Paul Stanley - gitarra erritmikoa, ahotsak
- Gene Simmons - baxua, ahotsak
- Ace Frehley - gitarra nagusia
- Peter Criss - bateria, perkusioa, ahotsak
Ekoizpena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Neil Bogart - ekoizlea
- Dave Wittman - ingeniaria
- George Lopez - ingeniari laguntzailea
- George Marino - CD masterizatzailea
- Joseph Palamacco - erremasterizatzailea
Zerrendak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zerrenda (1975) | Postu gorena |
---|---|
AEB Billboard 200[11] | 32 |
Zertifikazioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herrialdea | Mota | Salmentak |
---|---|---|
Ameriketako Estatu Batuak (RIAA)[12] | Urrea | 500.000 |
Argitalpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Casablanca NBLP-7016 (1975eko martxoaren 19a): 1. LP bertsioa
- Mercury 824 148-2 M-1 (1987ko uztaila): 1. CD bertsioa
- Mercury 314 532 3762 (1997ko uztailaren 15a): CD erremasterizatua
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Prato, Greg. "Kiss: Dressed to Kill". Allmusic (Noiz kontsultatua: 2011-09-04).
- ↑ Rupp, Erik. (2009-08-20). Kiss - Dressed to Kill (1975). vistarecords.proboards.com.
- ↑ (Frantsesez) Kiss - Dressed to Kill (1975). metal.nightfall.fr 2007-01-14.
- ↑ Christgau, Robert Christgau. Kiss. robertchristgau.com (Noiz kontsultatua: 2011-09-04).
- ↑ Blender review[Esteka hautsia]
- ↑ Josephes, Jason. (2003-06-26). Kiss: Dressed to Kill. .
- ↑ Fletcher, Gordon. (1975-07-17). Kiss: Dressed to Kill. Rolling Stone.
- ↑ a b Bill Aucoin Q&A session at the 1997 Atlanta KISS Expo. KISSaholics Magazine 1997ko uztaila-iraila (Noiz kontsultatua: 2010-05-23).
- ↑ Prato, Greg. "Rock and Roll All Night". Allmusic (Noiz kontsultatua: 2009-01-24).
- ↑ «Dressed to Kill» Diskografia (KISS FAQ) (Noiz kontsultatua: 2009-01-24).
- ↑ a b "Kiss: Dressed to Kill > Zerrendak & Sariak. Allmusic (Noiz kontsultatua: 2009-01-24).
- ↑ a b Amerikako album zertifikazioak – Kiss – Dressed to Kill. Recording Industry Association of America.