Modern Day Delilah
Modern Day Delilah | ||||
---|---|---|---|---|
Kissen singlea eta kanta | ||||
Egilea(k) | Kiss | |||
Argitaratze-data | 2009 | |||
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | heavy metala | |||
Diskoetxea | Universal Records eta Roadrunner Records (en) | |||
Deskribapena | ||||
Honen parte da | Sonic Boom | |||
Ekoizpena | ||||
Ekoizlea | Paul Stanley | |||
Kissen kronologia | ||||
|
"Modern Day Delilah" | ||||
---|---|---|---|---|
Kiss(r)en singlea | ||||
Sonic Boom albumetik | ||||
Argitalpena | 2009ko abuztuaren 19a | |||
Formatua | CD singlea | |||
Grabazioa | 2008, Conway Recording Studios, Hollywood, California | |||
Musika mota | Hard rock | |||
Iraupena | 3:36 | |||
Diskoetxea | Kiss Records, Universal, Roadrunner | |||
Idazlea | Paul Stanley | |||
Ekoizlea | Paul Stanley, Greg Collins | |||
Kiss (r)en single kronologia | ||||
|
"Modern Day Delilah" Kiss hard rock talde amerikarraren 2009ko Sonic Boom albumaren lehenengo singlea da.
Ingurua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]"Modern Day Delilah" Sonic Boomeko single nagusi moduan aurkeztua eta argitaratua izan zen 2009 abuztuaren 19an irratirako. Abesti hau Kissen lehenengo single merkaturatzea izan zen 11 urtetan, azkenengoa "You Wanted the Best" izanik, 1998ko Psycho Circus albumetik ateratakoa. Abestiak kritikarengandik eta zaleengandik iritzi positiboa jazo du, eta taldearen 70. hamarkaldiko lanarekin konparatua izan da.[1] Kiss Alive/35 World Tour biratik aurrera, kontzertuetan jo dute abestia.
Abestiaren bideoklipa interneten agertu zen abenduaren lehenengo egunetan, eta ofizialki aurkeztua 2009ko abenduaren 9an Yahoo!ren bidez. Bideoa Detroiten zehar dabiltzan Kisseko taldekide erraldoien irudiz eta Kissen kontzertuetako irudiz osotuta dago. 2009ko abenduaren 3an bideoa Scuzz katearen "Most Rockin: Viewer Request Show" zerrendetako lehenengo postura igo zen.
Singlea Guitar Hero 5 eta Band Hero bideo-jokoeterako deskarga modura agertu zen 2009ko azaroaren 19an, "I Was Made for Lovin' You" eta "Lick It Up" abestiekin batera.[2]
Modern Day Delilah Billboard Rock zerrenden 50 postura heldu zen.[3]
Abestia hau erabili zuten Sonic Boom Over Europe Tour eta Hottest Show On Earth Tour biretako sarrerako abesti moduan.
Langileak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Paul Stanley – abeslaria, gitarra erritmikoa
- Gene Simmons – baxua, koruak
- Tommy Thayer – gitarra nagusia, koruak
- Eric Singer – bateria, koruak
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Kreps, Daniel. Kiss “Days From Finishing” New Album, Walmart Deal In the Works. Rolling Stone.
- ↑ November 16, 2009. Guitar Hero® KISS DLC Pre-Release trailer. YouTube (Noiz kontsultatua: 2010-03-26).
- ↑ KISS Chart History. Allmusic (Noiz kontsultatua: 2010-04-23).