Revenge (albuma)
Revenge | ||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Fitxategi:Kiss revenge cover.jpg | ||||||||||
Kiss taldearen estudioko albuma | ||||||||||
Argitaratze data | 1992ko maiatzaren 19a | |||||||||
Grabazioa | 1991ko otsaila – 1992ko martxoa | |||||||||
Musika mota | Hard rock | |||||||||
Iraupena | 48:51 | |||||||||
Hizkuntza | Ingelesa | |||||||||
Diskoetxea | Mercury | |||||||||
Ekoizpena | Bob Ezrin | |||||||||
Kiss taldearen kronologia | ||||||||||
|
Kalifikazio profesionalak | |
---|---|
Kalifikazioa | |
Iturria | Puntuazioa |
Allmusic | [1] |
Vista Records | [2] |
Billboard Magazine | (favourable)[3] |
Rolling Stone | [4] |
Sputnikmusic | [5] |
Revenge Kiss taldearen estudioko 16. albuma da, 1992an argitaratua. Lehenengo diskoa da Eric Carr ohiko bateriaren heriotzaren ondoren, 1991ko azaroan. Bere ordezkapenak, Eric Singerrek, Black Sabbath, Badlands, Brian May eta Alice Cooperekin jo zuen, besteak beste.
Diska Carreri eskaini zioten, eta azkenengo kantua, "Carr Jam 1981", berak taldean sartu eta gitxira grabatutako demo bat zen. Kantuan Ace Frehleyk gitarra jotzen zuen, baina bertsio honetan Bruce Kulickek bere gitarra sartu zuen gainetik. Kantuko riff nagusia Frehley's Cometen "Breakout" abestiko oinarria bihurtu zen, 1987ko Frehley's Comet albumean.
Albumaren inguruan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1991ko otsailean, Kiss estudiora itzuli zen, Bob Ezrin ekoizleagaz elkartuz, Argent taldearen God Gave Rock 'N Roll To You abestiaren bertsio bat egiteko, urte horretako uztailean kaleratuko zen Bill & Ted's Bogus Journey filmerako. Kissek Eric Carrekin egingo duen azken abestia izango zen. Hala ere, Carr gaixo jartzen hasi zen grabazioan zehar. Honela, Eric Singerek jo zuen bateria, Carrek koruak egin zituen bitartean.
Carr hospitalera joan zen eta bihotzeko minbizia aurkitu zioten. 1991ko apirilean ebakuntza egin zioten tumoreak kentzeko. Ebakuntzatik gitxira, Carr taldearekin batu zen "God Gave Rock 'N Roll To You II"ren bideoklipa grabatzeko. Grabazioaren ondoren, Paul Stanleyk eta Gene Simmonsek Carri gomendatu zioten bere osasuna zaintzeko eta taldeari buruz ez kezkatzeko. Carren azken agerpen publikoa MTV Video Music Awardsetan izan zen taldearekin batera, 1991ko irailean. Kissen hasierako plana Carr guztiz sendatu arte Singerrek bateria jotzea izan zen. Zoritxarrez, Carren osasuna txarrera joan zen, eta azaroan hil zen. Orduan Kissek Singer jarri zuten berain bateria berri moduan.
1991ko abenduan, Kiss eta Bob Ezrin berriro sartu ziren estudioan diska berri bat grabatzeko. Ezuzte batean, Vinnie Vincent taldeko gitarjole ohiari, besteak beste, eskatu zioten laguntza abestietan lan egiteko. Eric Carrentzako oroigarri moduan "God Gave Rock 'N Roll To You II" eta "Carr Jam 1981" kantuak sartu zituzten. Diska 1992ko martxoan bukatu zuten.
"God Gave Rock 'N' Roll To You II", "Unholy", eta "Domino" Kissek sarritan zuzenean jotzen dituen abestiak dira. "I Just Wanna" eta "Take It Off" Revenge biran jo zituzten eta Alive III diskan agertzen dira. "Every Time I Look at You" Kiss Unpluggedean jo zuten.
1992ko uztailaren 20an diska Urrezkoa bihurtu zen, 500.000 kopia saldu eta gero..[6]
Singleak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Diskaren kaleratutako lehenengo singlea God Gave Rock 'N' Roll To You II izan zen, arrakasta izan zuena, US Mainstream Rock Tracks Chart zerrendan 21. postura helduz, eta Australian Singles Charts zerrendan 18. postura. Domino hurrengo singlea izan zen, US Mainstream Rock Tracks Chart zerrendan 26. postua hartuz. Hirugarren singlea I Just Wanna izan zen, US Mainstream Rock Tracks Chart zerrendatan 34. postura ailegatuz. Azkenengo singlea Every Time I Look at You izan zen, baina ez zen zerrendetan agertu. Unholy promozioa egiteko kaleratu zuten. Single guztiek bideoklipak zituzten.
Track listing
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Znbk. | Izenburua | Idazlea(k) | Ahotsa | Iraupena |
---|---|---|---|---|
1. | "Unholy" | Gene Simmons, Vinnie Vincent | Gene Simmons | 3:40 |
2. | "Take It Off" | Paul Stanley, Bob Ezrin, Kane Roberts | Paul Stanley | 4:50 |
3. | "Tough Love" | Stanley, Bruce Kulick, Ezrin | Stanley | 3:44 |
4. | "Spit" | Simmons, Scott Van Zen, Stanley | Simmons, Stanley | 3:32 |
5. | "God Gave Rock 'N' Roll To You II" | Russ Ballard, Stanley, Simmons, Ezrin | Stanley, Simmons | 5:18 |
6. | "Domino" | Simmons | Simmons | 4:01 |
7. | "Heart of Chrome" | Stanley, Vincent, Ezrin | Stanley | 4:02 |
8. | "Thou Shalt Not" | Simmons, Jesse Damon | Simmons | 3:59 |
9. | "Every Time I Look at You" | Stanley, Ezrin | Stanley | 4:38 |
10. | "Paralyzed" | Simmons, Ezrin | Simmons | 4:14 |
11. | "I Just Wanna" | Stanley, Vincent | Stanley | 4:07 |
12. | "Carr Jam 1981" | Eric Carr, Ace Frehley | (instrumentala) | 2:46 |
Langileak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Paul Stanley - gitarra erritmikoa, ahotsa, koruak
- Gene Simmons - baxua, ahotsa, koruak
- Bruce Kulick - gitarra nagusia
- Eric Singer - bateria, koruak
- Eric Carr - koruak "God Gave Rock 'N' Roll To You II" abestian, bateria "Carr Jam 1981" abestian
eta
- Kevin Valentine - bateria "Take It Off" kantuan
- Dick Wagner - gitarra nagusia "Every Time I Look at You" abestian
Zerrendak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Albuma
Urtea | Herrialdea | Zerrenda | Postua |
---|---|---|---|
1992 | Amerikako Estatu Batuak | The Billboard 200 | 6[7] |
Australia | ARIA Album Chart | 5[8] | |
Erresuma Batua | UK Albums Chart | 10[9] |
Singleak
Urtea | Singlea | Herrialdea | Zerrenda | Postua |
---|---|---|---|---|
1991 | "God Gave Rock 'N' Roll To You II" | Amerikako Estatu Batuak | Billboard Mainstream Rock Tracks | 21[10] |
Australia | ARIA Singles Chart | 18[11] | ||
1992 | "Domino" | Amerikako Estatu Batuak | Billboard Mainstream Rock Tracks | 26[10] |
"I Just Wanna" | Amerikako Estatu Batuak | Billboard Mainstream Rock Tracks | 34[10] |
Salmentak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
RIAA zertifikazioa[6] (Ameriketako Estatu Batuak)
|
CRIA zertifikazioa[12] (Kanada)
|
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Franck, John. allmusic (Revenge - Review) Allmusic. Noiz kontsultatua: 2011-07-16
- ↑ Rupp, Erik. Vista Records Review - Revenge Noiz kontsultatua: 2011-07-16
- ↑ Billboard Review - Revenge Noiz kontsultatua: 2011-07-16
- ↑ Rolling Stone Album Guide - Kiss Noiz kontsultatua: 2011-07-16
- ↑ Sputnikmusic Review - Revenge Noiz kontsultatua: 2011-07-16
- ↑ a b =revenge&artist=kiss&format=&debutLP=&category=&sex=&releaseDate=&requestNo=&type=&level=&label=&company=&certificationDate=&awardDescription=&catalogNo=&aSex=&rec_id=&charField=&gold=&platinum=&multiPlat=&level2=&certDate=&album=&id=&after=&before=&startMonth=1&endMonth=1&startYear=1958&endYear=2009&sort=Artist&perPage=25 RIAA Gold & Platinum database. (Noiz kontsultatua: 2009-01-28).
- ↑ Billboard chart history-Kiss albums. (Noiz kontsultatua: 2009/02/12).
- ↑ =&title_search=starts ARIA album chart history-Kiss. (Noiz kontsultatua: 2009/02/13).
- ↑ UK Album chart history-Kiss. (Noiz kontsultatua: 2009/07/15).
- ↑ a b c Billboard chart history-Kiss singles. (Noiz kontsultatua: 2009/02/12).
- ↑ =&title_search=starts ARIA singles chart history-Kiss. (Noiz kontsultatua: 2009/02/13).
- ↑ CRIA certified awards. (Noiz kontsultatua: 2009/02/10).